Astelehenetik hasita erabili ahalko da txartel bakarra hiri barneko autobusetan
Herritarren aspaldiko eskaera astelehenetik aurrera beteko dute: ordutik aurrera Lurraldebuseko txartel bakarra erabili ahal izango dute hiri barneko autobusetan. Horrenbestez, bidaia merkeago aterako zaie txartel bakarra erabiltzen dutenei. Ez dutenek, ordea, ohiko txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute. Lurraldebus txartela oraindik ez dutenek, bost euro pagatu behar dituzte txartela egiteagatik. Hortik aurrera, Errenteriako Udalak bidaiako 0,58 euroko tarifa ezarri du txartel bakarrarentzat. Ez dutenek, alegia, dirutan ordaintzen dutenek, bidaiako 1,10 euroko tarifa izango dute. Horrez gain, txartel bereziak aurreikusi dituzte. Hala, 10 urtez azpiko haurrek doan bidaiatuko dute, 10-24 urteko gazteek %20ko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan eta 65 urtetik gorakoek eta %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere %20ko hobaria izango dute. Bestalde, Oinarrizko Errenta edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailak emandako osagarriak dituztenek %100eko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan. Bonobusak Astelehenetik aurrera, ordea, ez dira bonobusak amaituko. Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 31ra arte epe bat irekiko dute txartel bakarra nahiz orain arte martxan izan diren kartoizko bonobusak erabiltzeko. Egungo bonobusak oraindik salgai egongo dira, baina apirilaren 30era arte bakarrik. Bidaiariei horietako asko ez metatzeko gomendatu die udalak; izan ere, maiatzaren 31tik aurrera, diru trukean aldatzeko aukera baino ez dute izango. Hori Herribus enpresaren bulegoetan egin ahal izango da bakarrik. [...]
Herritarren aspaldiko eskaera astelehenetik aurrera beteko dute: ordutik aurrera Lurraldebuseko txartel bakarra erabili ahal izango dute hiri barneko autobusetan. Horrenbestez, bidaia merkeago aterako zaie txartel bakarra erabiltzen dutenei. Ez dutenek, ordea, ohiko txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute.
Lurraldebus txartela oraindik ez dutenek, bost euro pagatu behar dituzte txartela egiteagatik. Hortik aurrera, Errenteriako Udalak bidaiako 0,58 euroko tarifa ezarri du txartel bakarrarentzat. Ez dutenek, alegia, dirutan ordaintzen dutenek, bidaiako 1,10 euroko tarifa izango dute.
Horrez gain, txartel bereziak aurreikusi dituzte. Hala, 10 urtez azpiko haurrek doan bidaiatuko dute, 10-24 urteko gazteek %20ko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan eta 65 urtetik gorakoek eta %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere %20ko hobaria izango dute. Bestalde, Oinarrizko Errenta edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailak emandako osagarriak dituztenek %100eko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan.
Bonobusak
Astelehenetik aurrera, ordea, ez dira bonobusak amaituko. Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 31ra arte epe bat irekiko dute txartel bakarra nahiz orain arte martxan izan diren kartoizko bonobusak erabiltzeko.
Egungo bonobusak oraindik salgai egongo dira, baina apirilaren 30era arte bakarrik. Bidaiariei horietako asko ez metatzeko gomendatu die udalak; izan ere, maiatzaren 31tik aurrera, diru trukean aldatzeko aukera baino ez dute izango. Hori Herribus enpresaren bulegoetan egin ahal izango da bakarrik. Txartelak ohiko establezimenduetan kargatu ahal izango dira.
Otsaila amaieran eman zuten udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren akordioaren berri. Ordutik herriko autobusak txartel bakarra erabiltzeko egokitzen ibili dira.