Alarde tradizionalak aurtengo aurrekontua onartu du
Irungo alarde tradizionaleko Buruzagien Batzordeak 2012ko alarderako aurrekontua onetsi zuen martxoaren 29an egindako bileran. 51.580 euroko aurrekontua onartu zuten. Diru horrekin aseguru, baimen, eta materialen alokairu zein erosketari aurre egingo d...
Irungo alarde tradizionaleko Buruzagien Batzordeak 2012ko alarderako aurrekontua onetsi zuen martxoaren 29an egindako bileran. 51.580 euroko aurrekontua onartu zuten. Diru horrekin aseguru, baimen, eta materialen alokairu zein erosketari aurre egingo diote. Buruzagien Batzordetik jakinarazi dutenez, “aurrekontuaren %75a konpainien ekarpenekin, loteriaren salmentarekin eta Alardealdian bildutakoarekin betetzen da”.
Iñaki Arruabarrena Jeneralak onartu du kontuak onartzea ezinbesteko urratsa dela aurrera egiteko: “aurrekontua onestea hemendik aurrera lasaiago lan egitea suposatzen du, kontutan hartu behar delako urtero aseguru, baimen, alokairu eta material desberdinen erosketari aurre egin behar diogula eta gastu guzti hauek urtean zehar lortzen dugun diruaz aurre egin behar diegula, San Martzial Alardeak ez baitu inolako diru-laguntzarik jasotzen”.