Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Radiestesia (pendulua) sendatzeko eta hazkuntza pertsonalerako nola erabili erakutsiko dute bihar, Ugaldetxoko eskoletan, 10:00etatik aurrera. Goizez eta arratsaldez saio teoriko eta praktikoak egingo dituzte. 20 euro balio du ikastaroak, eta ez da ino...

Luis Irisarriren argazkia izan da Aste Santuko argazki lehiaketaren irabazlea. Bigarren saria Miguel Becerrak eskuratu du eta Mikel Jauregi izan da hirugarren. 32 lan aurkeztu dituzte guztira eta epaimahaia Estitxu Ortolaitz, Floren Portu eta Gotzone Elu argazkilariek, eta Txomin Sagarzazuk, Turismoko zinegotziak osatu dute.

Abesbatzen Eguna ospatuko dute bihar Musikaz Blai jaialdiaren barruan, eta hamalau koroetako kideek abestuko dute Pasaian. Horrez gain, kantu jira ibiliko da barrutiko kaleetan barna. 20:30ean, egunari bukaera emateko Ibaiertz eta Illunbe abesbatzek ka...

Hondarribia eta bertako pintxoak modan daude. Aste honetan Maribel Verdu aktoreak, egun grabatzen ari den pelikularen lan taldearekin herria bisitatu du. “Ia pintxo guztietaz gozatu zuten, gure aholkuak jarraitu zituzten eta gure lana azaldu genien. Bisita berezia izan da, Maribelen lana asko miresten baitugu”, azaldu du Gran Sol jatetxeko Bixente Muñoz sukaldariak. Maribel Verdu Hondarribian izan da Quince años y un día filmaren errodajea egiten. Gracia Kerejetaren proiektuan, Aron Piper eta Tito Valverdek parte hartzen dute.

Alkartasunaren Kultur Hamabostaldiak aurrera aurrera jarraitzen du. Gaur bukatuko dute mutxikoen tailerra, eta indartsu ekingo diote asteburuari. Bihar arratsaldean XIX. Sagardo Jaia ospatuko dute Gure Zumardian. 17:30etik aurrera, dultzaineroak, triki...

Udako denboraldia aurkezteko zesta punta saio bikoitza izango da bihar arratsaldeko seietatik aurrera Jostaldi pilotalekuan. Garcia-Alliez II eta Treku-Alliez I lehiatuko dira lehenengo partidan, eta Olharan-Hernandez eta Egiguren II-Konpa bigarrenean....

Artxibo eta liburutegi espezializatu bat, eta 200 lagunentzako auditorio bat jarriko lituzke Aranzadik Pasaiako EAJk jakinarazi duenez, Aranzadik Ziriza Etxean ezartzeko interesa adierazi du, eta beraiek asmoa babestuko dutela iragarri dute. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duten hitzarmenean 1.500.000 euro aurreikusita daude Ziriza berritzeko. Udalak, baina, Herrera Herrirak proposatutako asmoa bere egin, eta Zirizan Musika Eskola kokatzea aurreikusia du. Aldiz, aukera horren aurrean Aranzadirentzako egoitzarena hobetsiko du EAJk, «80 pertsona baino gehiagorentzat lantokia ezartzeaz gain, toki berean artxibo eta liburutegi espezializatu bat» kokatzea ekarriko lukeelako. Horrez gain, Aranzadik herritar guztiei zabalik egongo litzatekeen 200 lagunentzako auditorioa aurreikusi duela esan dute jeltzaleek. «Aukera hau bakarra da. Orain edo sekula ez, eta horregatik, EAJk eskakizuna egiten du, bai udal gobernua eta bai gainontzeko alderdiak ere honetan lanean jar gaitezen».

Gaurtik aurrera eta irailaren 30era bitartean egunero zabalduko dute Kantina Puntetako Kantinan kontzertua antolatu dute biharko. 21:00etatik aurrera, punk folk agresiboa entzuteko aukera izango da han, Imanol Carballo eta Zudaire sanpedrotarren eskutik. Biharkoa, baina, ez da izango epe motzean Kantinan izango den kontzertu bakarra. Hilaren 17rako erromeria antolatu dute Trikibeltz taldearekin. Hasiera batean hilaren 10ean izan behar zen erromeria, baina atzeratu egin dute, Bixi-Bixi elkarteak antolatutako euskal jaiarekin bat ez egiteko. Gaur ekingo diote udako sasoiari Kantinan. Irailaren 30era bitartean, egunero zabalduko dute, 11:00etatik 22:00ak arte, beti ere eguraldia lagun izatekotan.

Bihar egingo dute taldearen aurkezpena, 12:00etatik aurrera Meipin antolatu duten jaiarekin. Euskararen presentziak eta erabilerak gora egin dezan, Prest! taldea sortu dute hainbat sanjuandarrek. Bihar aurkeztuko dute taldea Meipin, 12:00etatik aurrera...

Herritarrei eskura dituzten kirol baliabideen berri eman asmoz eta gizarte sektore guztietan kirola egitea sustatzeko helburuz Kirolari Ateak Zabalik Eguna antolatu dute Pasaian iganderako. Osasungarria delako, dibertigarria, harremanak egiteko balio duelako, edo kultur adierazpide delako…. hamaika arrazoi daude kirola egiteko eta horretaz jakitun Ateak Zabalik Eguna antolatu dute etzirako Pasaian, helburu bikoitzarekin: herritarrei eskura dituzten kirol baliabideen berri ematea batetik, eta bestetik, Pasaiako gizarte sektore guztietan kirola egitea sustatzea. Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatu du eguna, pasaitarren artean kirola egitea sustatu nahi dutelako. Rokodromoaren irekiera Etzirako bi jarduera antolatu dituzte: eskaladaren inguruan lehena, piraguismoari lotuta bigarrena. Trintxerpeko kirolguneko frontoi txikietan Pasaiako Udalak rokodromo berezia prestatu du. Etzi zabalduko dute lehendabizikoz, 10:00etatik 13:00etara. Bulder txiki bat eraiki dute, eta horman eskalatzeko zortzi bide zabaldu dituzte. Lau bide porlanezko paretetatik igotzeko, eta beste lau bide eremu artifizialean aritzeko. Horrez gain, hasiberrientzako propio prestatutako guneak izango dira, baita teknika hobetzeko eremu egokituak ere. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «haurrentzat nahiz gazteentzat oso azpiegitura egokia da». Etzi, bertara gerturatzen den edonork izango du bertan eskalatzeko aukera. Hori bai, haurrek gurasoek lagunduta joan behar dute. Gazteek eta helduek, aldiz, praktika librerako aukera izango dute. Horrez gain, jarduera honetan parte hartzen dutenek opari bana jasoko dutela [...]

Kabia Topaketak egingo dituzte etzi Kabia espazio kreaktiboan

Naiara Zubillaga hondarribiarrak 81 bira eman zizkion Kutxari Arrantzaleen Hermandadearen parean. Aurten, Santio eguna jai eguna izan ez bazen ere, eguraldi onak herriko kaleak betearazi zituen. Beste urte batez, kutxak bueltak eman zituen Hermandade parean, baina lehenago, arrantzaleen kofradiatik parrokiara habiatu ziren, San Pedro kalea zeharkatuta. Hiriko musika banda izan zuten aurretik,Okendo martxa jotzen.

Peña kaleko kultur elkarteak hogeigarren urteurrena ospatuko du gaurtik igandera arte. Kultur batzordeko kideek ilusioz begiratzen diote etorkizunari, erronka berriekin. Urduri harrapatu ditu Hitza-k Hazia elkarteko kultura batzordeko kideak. Ez zer edo zer gaizki atera daitekeelako —ez dute halakorik uste—, urteurren ekitaldiak hasi arteko denbora luzeegi egiten ari zaielako baizik. Esan dute jende askok parte hartu duela egitaraua prestatzeko bileretan, baina elkartearen kultura batzordeko laukoak hartu du zama, eta horietako hirurekin elkartu da egunkaria. Gaur beteko dira 20 urte Alde Zaharreko Peña karrikan elkarte berri baten hazia erein zutenetik. “Une onak eta txarrak izan ditugu. Ez dugu ahaztu behar herriko taberna bat dela, ezker abertzalearena, eta hori horrela, hamaika borroka bizi izan ditugu, eta hamaika errepresio pairatu, baina horrek inoiz ez gaitu atzera pausorik ematera behartu”, azaldu du Paul Garinek. Gaurko bideo omenaldiak elkartearen hogei urteak laburbiltzeko balioko duela uste du Garinek: “Urte hauetan guztietan Hazian parte hartu duen jendeari omenaldia izango da. Guk ere historia idatzi nahi dugu, zein garen eta zer izan nahi dugun esateko”. Bere esanetan elkartetik pasatu direnek egindako lanak historia hori idazteko balio izan du. Koro Egibarrek uste du Hazia erreferente bilakatu dela hiriko kultur eta herrigintzan: “Hori zen gure xedea, erreferente izatea, eta uste [...]

Osasun araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15a bitartean, biak barne. Galtzarabordako bi igerilekuak erabat hustuko dituzte eta garbitu. Horrekin bat...

Euskadi Dastatu VII. Pintxo Txapelketa Hondarribian egingo dute urriaren 15etik 17ra, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatuta. Euskal Herriko sukaldaririk onenek parte hartuko dute. Bi egun lehenago, baina, Euskadi Dastatu I. Herri Pintxo Txapelketa egingo dute. Lehiaketako oinarrien arabera pintxoak «bi edo hiru hozkadetan jaten diren gastronomia lanak dira, eta ez dira jatetxeetako plater erdiak onartuko». Gainera, lehiatuko diren proposamenen kostua bi eurokoa izango da gehienez, eta asko jota hiru euroan salduko dituzte. Ildo horretan, Tapasypintxos.com webgunea ere zabaldu dutela jakinarazi du ostalarien elkarteak. Bertan, sukaldari eta tabernek proposamenak sustatzeko aukera izango dute. Zuzenean Itsas Etxean Txapelketa Itsas Etxeko auditorioan egingo dute eta bertan, sukaldariek pintxoak zuzenean egingo dituzte. Euskal Herriko ostalaritzako establezimenduek parte hartu ahal izango dute, baldin eta taberna badute, eta pintxoak eskaintzen badituzte. Parte hartzaileek pintxo bakarra aurkeztuko dute. Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea urriaren 3ra arte ireki dute, eta doan da. Parte hartzaile guztiek Hondarribiko hotel batean gau bat izango dute doan, eta elkartasun afari bat egingo dute guztiekin. Izen-emateak noticias@campeonatodepintxos.com-era bidali behar dira. Txapelketako sarietako batzuk dirutan emango dituzte, eta gainera, epaimahaiak, hala iruditzen bazaio, txapelketara aurkeztu direnen artean, sarituak izan ez arren, aipatzekoak diren ezaugarriak dituzten sormen lanen arabera aipamen berezia egingo du. Pintxoen liburua [...]

Olagarro Kultur Elkarteak antolatuta, eta Herrira herri mugimenduaren laguntzarekin, etzi, arratsaldeko lauetatik aurrera, zazpigarren Sagardo Eguna ospatuko dute Madalena plazan. 16:00etatik 18:00etara sagar biltzea egingo dute, eta 18:00etatik 20:00etara txotxa:hainbat sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Gainera, pintxoak ere jarriko dituzte.

Irailetik aurrera Hondarribian erabili ahal izango da errezeta elektronikoa. Derio (Bizkaia) izan da errezeta elektronikoa erabil daitekeen lehen herria, baina irailetik aurrera beste zenbait herritan ere erabili ahal izango da, eta Hondarribia da hori...

Txostek antolatutako Xanistebanetako Banakako II. Pala Motz Sariak aurrera jarraitzen du, eta gaur jokatuko dituzte finalerdiak Madalensoro pilotalekuan. 20:30etik aurrera, Aierbe eta Etxeberria ariko dira elkarren aurka lehenengo partidan. Ondoren, So...

Beira Taldeak egin du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko abestia.

Arduradunaren «kudeaketa txarra» salatu dute langileek, eta engainatuta sentitu direla diote 50 langile baino gehiago ditu Lanbarren industrialdean dagoen Dimp taldeak (Dimp, Molpo eta Oiarplas enpresak), ia 60. Konkurtso Legean sartu da eta arduradunek likidatzeko asmoa dute, ixtekoa. Langileek salatu dute sei hilabete daramatzatela soldatarik kobratu gabe, eta urtebete inguru ordu estren dirua jaso gabe. Andoni Lopez da enpresako langileetako bat, eta bizi duten egoera azaldu du: «Enpresa hilaren 4an sartu zen Konkurtso Legean. Hilaren 12an, gurekin bilera egin zuten enpresako arduradunek, eta esan ziguten ez zutela enpresa ixteko asmorik». Joan den asteartean, baina, enpresa itxiko zutela esan zieten: «Likideziarik ez dutela esan digute, eta ez digutela ordainduko, baina iaz 9 milioi euroko irabaziekin itxi zuten urtea». Ez dute ulertzen, beraz, egungo egoera. Kudeaketa eskasa «Kudeaketa txarra» egotzi diote egungo arduradunari: «Lehen, aitak eramaten zuen enpresa, baina duela bi urte alabak hartu zuen. Ordutik, irregularki kobratzen hasi ginen. Eta azken hilabeteetan ez dugu soldatarik jaso». Engainatuta sentitzen dira langileak: «Enpresa ez omen zuten itxiko, baina orain argi gelditu da baietz». Bitartean, asanblea finkoa osatu dute langileek, eta lanik egin gabe daude, baina lanera joan behar dute. Ez badira joaten, lanera ez agertzea leporatu diezaiekete, eta dagozkien eskubideak gal ditzakete. Beraz, [...]