Hamalau abesbatzek kantatuko dute bihar Trintxerpen
Abesbatzen Eguna ospatuko dute bihar Musikaz Blai jaialdiaren barruan, eta hamalau koroetako kideek abestuko dute Pasaian. Horrez gain, kantu jira ibiliko da barrutiko kaleetan barna. 20:30ean, egunari bukaera emateko Ibaiertz eta Illunbe abesbatzek ka...
Abesbatzen Eguna ospatuko dute bihar Musikaz Blai jaialdiaren barruan, eta hamalau koroetako kideek abestuko dute Pasaian. Horrez gain, kantu jira ibiliko da barrutiko kaleetan barna. 20:30ean, egunari bukaera emateko Ibaiertz eta Illunbe abesbatzek kantatuko dute batera, 100 lagun inguruko abesbatza osatuz. Herri kanta tradizionalak eta habanerak interpretatuko dituzte, guztiak Saioa Ruiz eta Josu Elberdinen zuzendaritzapean. Isabel Mantecon pianoan ariko da, Iban Gurrutxaga gitarrarekin, Iñigo Lurgain baxuarekin eta Xabier Goienetxea baterian. Josu Elberdinek idatzitako Lau herri kanta estreinatuko dute kontzertuan.

