Sagardo Jaia bihar, eta etzi, Dantzari Txiki Eguna
Alkartasunaren Kultur Hamabostaldiak aurrera aurrera jarraitzen du. Gaur bukatuko dute mutxikoen tailerra, eta indartsu ekingo diote asteburuari. Bihar arratsaldean XIX. Sagardo Jaia ospatuko dute Gure Zumardian. 17:30etik aurrera, dultzaineroak, triki...
Alkartasunaren Kultur Hamabostaldiak aurrera aurrera jarraitzen du. Gaur bukatuko dute mutxikoen tailerra, eta indartsu ekingo diote asteburuari. Bihar arratsaldean XIX. Sagardo Jaia ospatuko dute Gure Zumardian. 17:30etik aurrera, dultzaineroak, trikitilariak, txorizoa, sardinak, postreak… eta nola ez, sagardoa izango dira.
Etzi, berriz, dantzari txikiek hartuko dute protagonismoa. Alkar Txikikoekin batera Oiartzungo Elizaldekoak eta Pasaia-Lezo Lizeokoak ariko dira dantzan, kalez kale, 12:30etik aurrera

