Maribel Verdu, pintxotan Hondarribian
Hondarribia eta bertako pintxoak modan daude. Aste honetan Maribel Verdu aktoreak, egun grabatzen ari den pelikularen lan taldearekin herria bisitatu du. “Ia pintxo guztietaz gozatu zuten, gure aholkuak jarraitu zituzten eta gure lana azaldu genien. Bisita berezia izan da, Maribelen lana asko miresten baitugu”, azaldu du Gran Sol jatetxeko Bixente Muñoz sukaldariak. Maribel Verdu Hondarribian izan da Quince años y un día filmaren errodajea egiten. Gracia Kerejetaren proiektuan, Aron Piper eta Tito Valverdek parte hartzen dute.
Hondarribia eta bertako pintxoak modan daude. Aste honetan Maribel Verdu aktoreak, egun grabatzen ari den pelikularen lan taldearekin herria bisitatu du. “Ia pintxo guztietaz gozatu zuten, gure aholkuak jarraitu zituzten eta gure lana azaldu genien. Bisita berezia izan da, Maribelen lana asko miresten baitugu”, azaldu du Gran Sol jatetxeko Bixente Muñoz sukaldariak.
Maribel Verdu Hondarribian izan da Quince años y un día filmaren errodajea egiten. Gracia Kerejetaren proiektuan, Aron Piper eta Tito Valverdek parte hartzen dute.


