Geldialdi teknikoa egingo dute Galtzarabordako Udal Kiroldegian
Osasun araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15a bitartean, biak barne. Galtzarabordako bi igerilekuak erabat hustuko dituzte eta garbitu. Horrekin bat...
Osasun araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15a bitartean, biak barne. Galtzarabordako bi igerilekuak erabat hustuko dituzte eta garbitu. Horrekin batera, eraikina fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dituztela jakinarazi du, bestalde, kirol patronatuak.
Kaputxinoetako estali gabeko igerilekuak, zein Fanderiakoak ohiko ordutegian egongo direla irekita gaineratu du kirol patronatuak. Azken horiek, igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte.

