Imanol Carballo eta Zudaireren kontzertua Puntetako Kantinan
Gaurtik aurrera eta irailaren 30era bitartean egunero zabalduko dute Kantina Puntetako Kantinan kontzertua antolatu dute biharko. 21:00etatik aurrera, punk folk agresiboa entzuteko aukera izango da han, Imanol Carballo eta Zudaire sanpedrotarren eskutik. Biharkoa, baina, ez da izango epe motzean Kantinan izango den kontzertu bakarra. Hilaren 17rako erromeria antolatu dute Trikibeltz taldearekin. Hasiera batean hilaren 10ean izan behar zen erromeria, baina atzeratu egin dute, Bixi-Bixi elkarteak antolatutako euskal jaiarekin bat ez egiteko. Gaur ekingo diote udako sasoiari Kantinan. Irailaren 30era bitartean, egunero zabalduko dute, 11:00etatik 22:00ak arte, beti ere eguraldia lagun izatekotan.
Gaurtik aurrera eta irailaren 30era bitartean egunero zabalduko dute Kantina
Puntetako Kantinan kontzertua antolatu dute biharko. 21:00etatik aurrera, punk folk agresiboa entzuteko aukera izango da han, Imanol Carballo eta Zudaire sanpedrotarren eskutik.
Biharkoa, baina, ez da izango epe motzean Kantinan izango den kontzertu bakarra. Hilaren 17rako erromeria antolatu dute Trikibeltz taldearekin.
Hasiera batean hilaren 10ean izan behar zen erromeria, baina atzeratu egin dute, Bixi-Bixi elkarteak antolatutako euskal jaiarekin bat ez egiteko.
Gaur ekingo diote udako sasoiari Kantinan. Irailaren 30era bitartean, egunero zabalduko dute, 11:00etatik 22:00ak arte, beti ere eguraldia lagun izatekotan.

