Hitzaldiak

Jai giro onean gurutzatu du hiria Euskal Jirak

Asteburu osoko egitaraua antolatu dute aurten ere Euskal Jirarako. Jende andana gerturatu da Euskal Jiran parte hartzera edo desfilea ikustera.

Erraldoi eta buruhandiek ireki dute Euskal Jiraren asteburua

Atsegiñaren buruhandi eta erraldoien desfilearekin ireki dute asteburu osoa iraungo duen Irungo Euskal Jira. Bihar izango dira gurdien desfilea eta herri bazkaria.

memoria historikoa

Pikoketan fusilatutakoak omenduko ditu udalak astelehenean

1936an Pikoketan fusilatutako 20 pertsonei omenaldia antolatu die udalak Blaiako hilerrian. 1978ra arte ez zituzten gorpuak topatu.

Bidasoa Folk jaialdiak dantzan jarriko du eskualdea

Hilaren 22tik 24ra izango da aurtengo edizioa eta Irun, Hondarribia eta Hendaia zeharkatuko ditu.

Abotsanitz: "Egoiliarrentzako aparkalekuen proba pilotuarekin nahita dabil gezurretan EAJ"

Jeltzaleek esandakoa gezurtatu eta aparkalekuen arazoa konpontzeko dituzten proposamenak entzuteko "zain" daudela adierazi du Abotsanitzek.

Grand Slameko hirugarren partida, bihar

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Jostaldi pilotalekuan izango da hitzordua. Oier Kanpandegi hondarribiarra pistara itzuliko da.

Donostiako jaietarako Lurraldebuseko zerbitzu bereziak ezarri ditu aldundiak

Donostiara "modu seguruan" hurbildu ahal izateko ezarri dituztela ordu gehigarriak azaldu du Azahara Dominguez diputatuak.

Urriaren 5ean izango da Txingudi Korrika lasterketa

10 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek. Bezperan, urriaren 4an, Txingudi Korrika Txiki egingo dute urte bat eta hamahiru urte artekoek.

Trafikoan aldaketak eragingo ditu Euskal Jirak

Asteburu honetan izango den Irungo Euskal Jirak zenbait aldaketa eragingo ditu trafikoan, baita Irunbus zerbitzuan ere.

'Mikologia ezagutzen' jarduera egingo dute Lapurriturrin

Urriaren 11n izango da jarduera, eta 8 eta 12 urteko haurrak dituzten familientzat da. Izena eman behar da, derrigor, aldez aurretik.

Crisanta Llanos Saezek ehun urte bete ditu

Burgosen jaioa da, baina hemeretzi urte dituenetik bizi da Irunen. Cristina Laborda Irungo alkatea joan da pertsonalki zoriontzera.

21 metro izango ditu aurtengo Eguberrietako zuhaitzak

Azaroaren 29an piztuko dituzte Eguberrietako argiak, eta ekitaldia iazkoa baino "distiratsuagoa" izango dela jakinarazi du udalak.

'Haurrak parkean' egitasmoari ekingo diote berriz

Zortzi saio egingo dituzte orotara, eta lehena urriaren 1ean izango da, Nagore Laffage parkean. Euria eginez gero Toki Alai HHko patioan egingo dute.

Erretinaren Nazioarteko eguna dela eta, udaletxea argiztatuko dute

Hilaren 28ko gauean berdez eta urdinez argiztatuko dute eraikinaren pareta.

Badatoz Amute-Kostako jaiak!

Urriaren 3tik 4ra bitartean izango dira auzoko jaiak, eta zenbait jarduera antolatu ditu auzo elkarteak.

Aireportu barrutik argazkiak egiteko aukera

'Euskal Spotting Weekend' ekimenaren barruan, Hondarribiko aireportuan ohi baino gehiago barneratzeko aukera dute gaur argazkilariek. Bizkaia eta Arabako aireportuetan ere jarduera bera egiten ari dira asteburu honetan.

Bigarren etxebizitzen errekargua eta ibilgailu ekologikoentzako hobariak Hondarribian

Bigarren etxebizitzen gaineko OHZ errekargua eta ibilgailu ekologikoentzako hobariak onartzeaz gain, udal tasak eguneratu eta Hondarribia Lantzenen likidazioa ere onartu du udalak.

Hezkuntza komunitateak ere, Palestinarekin

Gure Haurrak Ere Badira plataformaren deiari jarraiki elkarretaratzeak egin zituzten atzo ikastetxeen atarian.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Gehiago