Gaurtik aurrera martxan izango da Kasino Zaharreko taberna. Maria Amada Sagarzazuk ustiatuko du, eta, asteazkenetan izan ezik, gainontzeko egunetan zabalik izango da, 09:30etik 20:30ak arte.
Pandemia ezkero itxita egon da Kasino Zaharreko kafetegia. Zerbitzua martxan jartzeko lehiaketara atera du udal gobernuak.
Osasun Sailaren arabera, egoera kontrolpean dago eta beraz, ez da PCR proba masiborik egingo. Igandea geroztik itxita dago taberna.
Bihar gauean musikarik ez da faltako Zumardian dagoen Haizea tabernan. Bi talde igoko dira taula gainera, eta pop-rock doinuak joko dituzte: AOD eta Melmac. Kontzertua gauez izango da, 23:00etatik aurrera.
Zuhaitz Gurrutxagaren Vanpopel taldeak kontzertua emango du, etzi, 23:00etatik aurrera, Haizea tabernan. Pop-rock doinuak eramango ditu tabernara talde donostiarrak. Herritar guztiak animatu dituzte zerbait hartzearekin batera musika entzutera.
Bukatu da jada Futbol 7 txapelketako bigarren fasea, eta Gailur taberna izan da garailea. Bigarren tokian geratu da, berriz, Vivaldi-Otis taberna, biak mailarik gorenean. Era berean, hiru talde mailaz jaitsi dira: Orereta iturgintza, Pizza Sprint Altza...
Joan den igandean amaitu zen Udal Kirol Patronatuak antolatutako Futbol 7 txapelketako bigarren fasea, eta lehen mailako txapelduna Gailur taberna izan da. Guztira, 50 taldek parte hartu dute, eta 850 jokalari ibili dira futbolean. Partida guztiak Fand...
Kastro tabernak kontzertua antolatu du ostiralerako. Nau eta Hiru Bi Band taldeek eskainiko dute, tabernan bertan, 23:30etik aurrera.
Larunbat honetan 18:00etatik 02:00etara zabalduko dute Muara. Pintxoak eta edariak eskaintzeaz gain, datozen hilabeteetan egin asmo dutenaren informazioa azalduko dute ere.
Aurreko udal gobernuak Kasino Zaharreko taberna irekitzeko ezer ez egin izana deitoratu du Abotsanitzek. Tabernak "auzo-bihotz" gisa funtzionatuko duela uste dute.
"Herriko tabernen" auziko epaiketa bi ordu beranduago hasi da. Hamarretarako zeuden deituta epaituko dituzten 36 lagunak eta haiekin batera herriko tabernetako 110 ordezkariak. Auzipetuen artean aurkitzen dira Errenteria-Oreretako Idoia Arbelaitz eta Oiartzungo Rufi Etxeberria. Epaiketaren zuzeneko kontakizuna egiten ari da Berria.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 16 eta 19 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo goizaldean, taberna batean lapurtzeagatik. Iturri beraren arabera, ustezko bi lapurrek, estolda bateko taparekin hautsi zuten tabernako kristaletako bat, l...
Txan magoak Psikotropikoak, zertarako? helduentzako ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan Lezoko Sotxo tabernan. Magoa 23:00etan hasiko da ikuskizunarekin.