Gau analogikoak izango dira urriko ostiraletan
Urrirako ere gau analogikoak antolatu ditu Makutxo tabernak. Hileko ostiraletan musika izango da nagusi gauerditik aurrera. Gaur, Titof eta Fe-ren eskutik izango da musika. Hilaren 11n Nole eta Fe izango dira; hilaren 18an, Kino Internacional eta Fe; eta hilaren 25ean, Fi Meataka! eta Fe.