Gau analogikoa izango da ostiral honetan ere
Ostiral honetan (hilak 28) hirugarren gau analogikoa izango da Makutxo tabernan gauerditik aurrera. Beste saioetan bezala, Fek musika jarriko du. Makutxo tabernatik adierazi dutenez, jendea gustura egon da gau analogikoetan eta hasiera batean ekaineko ostiraletan egiteko asmoa bazen ere, izan duen erantzun ona kontuan hartuz uztailean ere bidai musikalak izango dira Makutxon. Fez gain, beste hainbatek ere jarriko dute musika.