
Azken aste eta hilabetean gertatutako gertakariei erantzun "sendoa eta artikulatua" eman behar dela dio Elkarrekin Irunek.

2021etik, seme-alabak eskolan uzteko aparkaleku berezi batzuk egokitzen aritu da udala, ‘Musu eta agur’ izenekoak. Ikasleen segurtasuna bermatzeaz gain, autoa aparkatzeko alternatiba bat eskaintzen diete gurasoei.

Asteburuan izan zen eta biktimak salaketa jarri zuela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Itaiak elkarretaratzea deitu du bihar, 19:00etan, San Juan plazan.

Programa prebentibo bat garatu nahi dute elkarte eta entitate desberdinekin eta auzo guztiak aintzat hartuta. 2023 eta 2017 urteen artean egongo da aktibatuta.

Delinkuentziaren igoeraren aurrean udalak hartutako neurriek kontrol soziala eta errepresioa handituko dutela uste dute Bidasoko GKS eta Kontseilu Sozialista Bidasoak.

Ekintza Plana duela hilabete jarri zen martxan, eta hartutako neurriez gain, Segurtasunerako eta Bizikidetzarako Ituna idazten ari da honen baitan udal gobernua.

"Azken hilabeteetan Irunen izan diren delituen gorakadari erantzun sendo eta eraginkor bat" eman behar zaiola uste dute jeltzaleek. Herritarren segurtasunerako batzorde iraunkor bat ere sortzea proposatu dute.

Lan mahai bat sortu du udalak, hirian "delituek gora" egin dutela argudiatuta. Bertan, neurri desberdinak hartuko dituzte "segurtasuna eta bizikidetza" ziurtatzeko, eta jada bi erabaki hartu dituzte: hamar zaintza kamera gehiago jartzea hirian zehar eta udaltzaingo lantaldea handitzea.

400 gertakaritik gora zenbatu dituzte Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak. Santanoren esanetan, "neurri irmoagoak hartu eta horrelako delituak eteteko garaia da".

Konfinamenduaren laugarren eguna bete da gaur, baina konfinamendu hori egunero hautsi behar dute, derrigorrean, hamarnaka eta hamarnaka langileek; batzuek ezinbestekoa delako bere lana gizartearentzat, beste batzuk enpresek ez dutelako erabakirik hartzen, eta gobernuek ez dutelako ezer zehatzik esaten gaiaren gainean.

Batzordea gaur bilduko da, eta Xabier Iridoik hiru gai proposatuko ditu, "segurtasuna bezalako gai garrantzitsu batean urratsak emateko".

Jeltzaleek alkateari eskatu diote "modu eraginkorrean" jokatzea eta segurtasuna "lehentasunezko" gaia izatea.

Jeltzaleek "herritarren segurtasun ezarekin kezkatuta" daudela azaldu dute, eta Segurtasun eta Bizikidetzaren Batzorde Iraunkorra eratzea eskatu diote Santanori.

Hirian dagoen segurtasun ezaz kezkatuta, horri aurre egiteko udal batzorde iraunkor bat sortzea proposatu dute jeltzaleek, hainbat eragilek osatutakoa.

Segurtasuna eta mantenua bermatzeko helburuarekin esku hartu du Obra eta Zerbitzu departamentuak.

Hondarribitik eta Irundik paduretara gerturatzen diren herritarrek distantziak gorde ditzatzen kaleratu ditu gomendioak tokiko gobernuak.

Irungo EAJ Udalintzagoaren eredua berrikusi behar dela uste du. Horretarako, alderdien, elkarteen eta herritarren adostasuna izango lukeen ituna nahi dute.

Segurtasun arrazoiak argudiatuta hartu du erabakia Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak.

Eusko Jaurlaritzatik beharrezko baimenak lortu dituzte.

Inguruko bizilagunek hala eskatuta ari dira jartzen kamerak. Hamar egunen buruan egongo dira instalatuta, baina erabilera baimena lortu arte ez dira egongo martxan.