
24. Korrikaren 12. Egunaren harira, Bidasoko AEK euskaltegiak mintzodromoa eta hikadromoa antolatuko ditu ostegunean, hilak 21.

Maiatzeko osoko bilkuran 0,76 kilometro koadroko eremua arautzeko ordenantza aurkeztuko dute, eta abendurako behin betiko onestea aurreikusi dute.

Maiatzaren 23an, jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute eta askotariko erritmoak izango dira, nazioarteko figura ezagunek eta bertako talentuak uztartuta.

'Partidaz partida, udal aurrekontuak partekatuz' lelopean, udal-aurrekontua egiteko prozesua eta nola inbertitzen duten azaltzeko topaketak egingo dituzte.

Zirriborroak marrazkiak direla aldarrikatzeko USK Bidasoa Garabateandok hilabeteko hirugarren igandean topaketa antolatzen du. Etzi 100. saioa izango dute, Sunbillan (Nafarroa).

Irungo Udalak eta Gipuzkoako Ganberak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, merkatariek beren sektoreko erronka berriei aurre egiteko.

https://www.youtube.com/watch?v=1gwYK7QaS9E 18:00etan puntuan sagardo egunaren aurkezpena egin ondoren, tradizioak dioen bezala, txalapartarien musikarekin batera eta Ana Tolosaren irrintziarekin hasi da sagardo egunaren arratsaldeko saioa.

Eusko Jaurlaritzak 'Altxor' programa sustatu du, eta asteazkenero Luis Marianoko gizarte zentroan egingo dituzte saioak, 16:00etatik 19:00etara.

'Alkatea auzoetan' egitasmoaren azken saioa izango da, eta auzo elkarteko kideen laguntzarekin auzoaren beharrak ezagutuko ditu.

Udalak irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako saio teoriko praktikoa antolatu du Kultur Etxean, apirilaren 24an.

BorBor hausnarketa kolektiborako plazak Palestinari buruzko bigarren solasaldia antolatuko du ostegun honetan, 18:30etatik aurrera.

Ana Zamorano bidaiariak Asian egindako esperientzia kontatuko du ostegun honetan, hilaren 19an, Amaia KZn 19:30etatik aurrera.

Urteroko antzerki tailerrez gain, ostegun honetan, hilaren 12an, Irungo Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioko ikasleek kontzertua eskainiko dute Oiasson.

Programak hitzordua izango du ostegun honetan, hilaren 5ean, eta Eneko Redondo bidaiariak bere bizipenak kontatuko ditu Amaia KZn.

'Familia eta lagun' programaren beste saio bat egingo du GazteARTEanek, eta josteko makinak erraztasunez eta segurtasunez erabiltzen ikasiko dute.