Adinekoentzako orientazio zerbitzu autonomikoa, martxan
Eusko Jaurlaritzak 'Altxor' programa sustatu du, eta asteazkenero Luis Marianoko gizarte zentroan egingo dituzte saioak, 16:00etatik 19:00etara.
Adinekoek entzuteko, orientatzeko eta harremanak sortzeko espazioa edukiko dute Altxor zerbitzuari esker. Eusko Jaurlaritzak sustatutako zerbitzua da, eta maiatzaren 2oan eta 27an eta ekainaren 10ean eta 17an egingo dute Luis Marianoko gizarte zentroan. Egitasmo aurrendaria da, autonomiaz bizi daitezen eta aktiboak diren eta bizitza sozial eta komunitarioan parte hartzeko. Saioak 16:00etatik 19:00etara izango dira, eta psikologo batek eta gizarte langile batek zuzenduko dituzte.
Altxor-ek 60 urtetik gorako pertsonak lagunduko eta ahaldunduko ditu. Garapen integralerako baliabideei eta eskubideei buruzko informazioa emango du, eta laguntza pertsonalizatua eskainiko die bizitza proiektuak garatzeko. “Funtsezkoa da adinekoen parte hartzea edukitzea; haiek entzuten eta laguntzen jarraitu nahi dugu, Irun hobetzeko eta hiria kolektibo horrentzat egokitzeko”, adierazi du Josu Iguiñiz Gizarte Ongizateko ordezkariak.
Zerbitzu honek arreta aurrez aurrekoa eta pertsonalizatua izango da, baina interesdunek aldez aurreko hitzordua eskatu beharko dute 943 02 04 44 telefonora deituta. Lehenengo lau saio hauen ondoren, uztailetik aurrera hamabost egunean behin egingo dituzte saioak.
Altxor zerbitzuak Irun Lagunkoia programan eskatutako jardueretako bati erantzuten dio, eta kolektibo horri aholkularitza eskainiko dio. Programa erretiroa hartu berri dutenei, pertsonak zaintzen dituztenei eta etorkizun biziagoa izaten jarraitu nahi duen orori zuzenduta dago.

