Hamarnaka lagun bildu dira Oiartzungo zortzi auzoetan Goazen plazara ekimenaren barruan. Eguerdian zortzi auzoetan izan da, eta arratsalderako deialdi bateratua egin dute: 20:00etan izango da Doneztebe plazan.
Euriak ez du zapuztu Goazen plazara ekimenak arrakasta izatea. Izan ere, 350 bat lagunek Gamon Zumardia bete dute, euskal presoen eskubideen errespetatzea aldarrikatuz. Hori 13:00etan izan da, baina lehenago txistulariek, bertsolariek eta beste zenbait...
Herrira mugimenduak antolatuta, Gozaen plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herri osoan. Euskal preso politikoen eskubideen alde hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lezon ere. Lehenengo zita 11:00etan jarri dute, herrigunea presoen hurbilketaren alde...
12:00etan. Auzoetan ekimenak. Ugaldetxon: elkarretaratzea Matteon, kamiseta zuriarekin. Iturriotzen:elkarretaratzea biribilgunean. Karrikan: deidarra, hamaiketakoa eta elkarretaratzea. Altzibarren: elkarretaratzea, zubian. Eltze soinua eta pintxoak. Elizalden: elkarretaratzea, Beheko plazan. Gurutzen: elkarretaratzea, Bizardia plazan. Ergoienen: Auzokaltetik Fortalezara kalejira, eta buelta. Arragua: elkarretaratzea. Auzo guztietatik deia egin dute soinua egiten duten tresnak eramateko elkarretaratzeetara. 20:00etan. Oiartzungo plazan, argazki erraldoia.
http://www.youtube.com/watch?v=j_lOhIzf9Xo
Goizean 353 oiartzuar bildu ziren auzoetan, Goazen plazara ekimenaren harira. 20:00etan, berriz, argazkia atera zuten Doneztebe plazan. 390 lagun elkartu ziren.
Eskualdeko beste herrietan bezala, Lezon ere Goazen plazara ekimenaren baitan hainbat ekitaldi egin dituzte. 11:00etan hainbat lagunek euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko hainbat ikur jarri dituzte herriko kaleetan zehar. Dultzaineroak, berriz,...
Herrirak Goazen Plazara ekimena antolatu du biharko, Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak eta EAk bertan parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak. Urtarrilaren 7an Bilbon presoen eskubideen aldeko manifestazioan herritarren sostengua ikusita, ...