‘Goazen plazara’ ekimenaren harira, hainbat ekitaldi plazan
Herrira mugimenduak antolatuta, Gozaen plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herri osoan. Euskal preso politikoen eskubideen alde hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lezon ere. Lehenengo zita 11:00etan jarri dute, herrigunea presoen hurbilketaren alde...
Herrira mugimenduak antolatuta, Gozaen plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herri osoan. Euskal preso politikoen eskubideen alde hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lezon ere. Lehenengo zita 11:00etan jarri dute, herrigunea presoen hurbilketaren aldeko ikurrez betetzeko. Kalejiran egingo dute, dultzaineroek eta txistulariek lagunduta.
11:00etatik 12:30era haur eta gazteetxoentzako gunea jarriko dute Gurutze Santuaren plazan. Eguerdian elkarretaratze nagusia egingo dute, eta bukatzean luntxa egingo dute bertaratuko direnekin.