Goazen plazara, Saldisen
Eskualdeko beste herrietan bezala, Lezon ere Goazen plazara ekimenaren baitan hainbat ekitaldi egin dituzte. 11:00etan hainbat lagunek euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko hainbat ikur jarri dituzte herriko kaleetan zehar. Dultzaineroak, berriz,...
Eskualdeko beste herrietan bezala, Lezon ere Goazen plazara ekimenaren baitan hainbat ekitaldi egin dituzte. 11:00etan hainbat lagunek euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko hainbat ikur jarri dituzte herriko kaleetan zehar. Dultzaineroak, berriz, kalez kale ibili dira.
Hasiera batean ekitaldi nagusia Gurutze Santuaren plazan egin behar bazuten ere, Karlos Saldise plazan egin dute, euriagatik. Hamarnaka lagun bildu dira bertan, eta Jose Lorenzo Aiestaran Fanekas zein Xabier Alegria herriko presoak gogoan izan dituzte. Ekitaldia bukatzean, luntxa egin dute.


