
Pasaiako Udaleko langileen elkarretaratzea
Herrira presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduak deituta,
Goazen Plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herriko nahiz Oarso Bidasoko herrietan. Horren harira, Pasaiako Udaleko 25 langilek bat egin zuten atzo ekimenarekin, eta udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean herritarrei batzeko eskatu zieten.
Bestalde, Oarso Bidasoko LABek ere bat egin du biharko ekimen erraldoiarekin. Sindikatuak eskualdeko langileei ekimenean parte hartzeko deia luzatu die: “Espainiako eta Frantziako estatuek darabilten espetxe politikaren aurrean mobilizazio eta aktibazioan aurrera egiteko garaiak direla iritzi dugu, eta bide horretan larunbateko ekimenak garrantzia handia du, eta langileok ere protagonista izan behar dugu”.