300 lagunetik gora ibili dira Oiartzungo patioan
Larunbatean, Herrirak deitutako Plazara ekimenaren barruan, Oiartzungo plaza espetxeko patio bihurtu zen eta ordu erdiko txandetan 09:00etatik 21:00etara 300 lagun baino gehiago ibili ziren patioan bueltaka. Horrez gain, tailerrak, hitzaldia… izan ziren. Euria barra-barra egin bazuen ere, aterkiak hartuta hurbildu zen jendea ekimenarekin bat egitera.