Gamon Zumardia beteta, presoen eskubideen alde
Euriak ez du zapuztu Goazen plazara ekimenak arrakasta izatea. Izan ere, 350 bat lagunek Gamon Zumardia bete dute, euskal presoen eskubideen errespetatzea aldarrikatuz. Hori 13:00etan izan da, baina lehenago txistulariek, bertsolariek eta beste zenbait...
Euriak ez du zapuztu Goazen plazara ekimenak arrakasta izatea. Izan ere, 350 bat lagunek Gamon Zumardia bete dute, euskal presoen eskubideen errespetatzea aldarrikatuz. Hori 13:00etan izan da, baina lehenago txistulariek, bertsolariek eta beste zenbaitek beroa girotu dute. Pixkanaka betetzen joan da plaza. Gainera, herriko presoek egindako eskulanak zein ipuinak egon dira salgai.