Kalitate ziurtagiria jasotzeko ekitaldian, DBH3ko ikasleek 'Five days dancing' egitasmoaren barruko koreografia aurkeztu dute.
Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako ikasleek primeran pasatu zuten iragan ostiralean. Kulki-ko partaideekin bisita jaso zuten eta primeran pasatu zuten herri kirol probetan. Euskaraz jolastea eta ongi pasatzea izan zen ekintzaren helburua, baita txikienek landa edo nekazaritza eremuko tresnak ezagutzea ere.
Ikasturtearen bukaera ate joka dago, eta horregatik, Pasaia-Lezo Lizeoak festa txiki bat antolatu du bihar arratsalderako. Euren helburua ikasturte bukaera ospatzea izango da, “urtean zehar egindako lanaz harro gaudelako, merezi dugulako eta elka...
Herbeheretako 25 ikaslek astebete eman dute Pasaian, Lizeoko beste hainbeste ikasleen etxeetan; Gaur itzuliko dira beren herrira, Roermond-era, maleta bizipenekin beteta Bazkaltzeko ordua. Astelehena. Pasaia-Lezo Lizeoko 25 ikasle eta Herbehereetako Roermond hiritik gurera etorritako beste hainbeste gazte, Itsas Mendi elkartean daude bilduta, hango eta hemengo irakasleak lagun, eta bertako ikasleen gurasoek okasiorako propio prestatutako jakiak dastatzen. Ingelesez ari dira. Horixe dute komunikatzeko hizkuntza. Aurretik elkar ezagutzen dute. Izan ere, pasaitarrak martxoan izan ziren han. Orain, baina, gidari lanak pasaitarrei egokitu zaizkie, hangoak euren etxeetan daudelako ostatu hartuta. Goizean arraunean eta pilotan aritu dira. Orain, mahaiaren bueltan, patxadarako tartea hartu dute. Solasaldietarako txanda da. Pasaia-Lezo Lizeoak Bisschoppelijk College Broekhin eskolarekin egiten duen zortzigarren elkartrukea da. Batxilergoko lehen mailako ikasleek parte hartzen dute eskola trukean, eta ikastolako ikasleen artean klasikoa da. Han edo hemen, bestela Ekain Iribarren antxotarrak Ted Augustus hartu du etxean. Iribarrenen arabera, esperientzia oso ezberdina da han izan edo hemen egon. «Hemen Ted oporretan dago, eta nabari da. Nahiko isila da, baina oso jatorra». Augustusi galdetuta, berriz, honakoa dio: «Hemengo ordutegiek harritu naute gehien. Dena oso berandu egiten dute». Beñat Etxenikek eta Justin Dankerrek beste bikote bat osatzen dute. Anoetan izan ziren igandean, Realaren partida ikusten, eta Justinek primeran [...]
Tximeleta elkarteak antolatuta, soinketa erritmiko, hip-hop eta funky topaketa izango da Usurbilgo kiroldegian maiatzaren 5ean. Gipuzkoako hainbat ikastetxetan Tximeleta elkartearekin entrenatzen duten 450 ikaslek parte hartuko dute, tartean Pasaia-Lez...
Ikasturtearen bukaera ate joka dago, eta horregatik, Pasaia-Lezo Lizeoak festa txiki bat egin zuen atzo arratsaldean Saldise plazan: jolasak, puzgarriak, askaria eta musika izan ziren, haurrentzat zein gurasoentzat. Lizeoko kideen helburua, helburua ikasturte bukaera ospatzea izan da, “urtean zehar egindako lanaz harro gaudelako, merezi dugulako eta elkarrekin tarte atsegin bat festa giroan partekatzeko gogoa dugulako”.
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek bideoklipa eta kanta sortu dituzte kinka larrian den Lodosako Ibaialde ikastolarekin elkartasunean. Bideoklipa pasaia.hitza.info webgunean ikus daiteke.
Pasaia-Lezo Lizeoak elkartasuna adierazi dio Lodosako Ibaialde ikastolari. Horretarako, bideoklip bat eta kanta bat sortu dute. Bideoklipak hiru minutu pasatxo irauten du, eta Izaskun Bernedo antxotarra eta ikastolako ikasle ohiak egin du. Lizeoko eraikin nagusiaz gain, San Pedroko eta Lezoko ikastolak ageri dira bideoklipean; eta protagonistak Lizeoko ikasleak dira, maila eta etapa guztietakoak. Kanta egiteko Ze esatek! taldearen kanta baten doinu erabili dute, baina letra ikasleek sortu da, eta noski, Lodosako ikastola du ardatz. Interneten eskura daiteke letra, Pasaia-Lezo Lizeoaren webgunean. Lizeoaren ekimen arrakastatsua izaten ari da. Astebetean 740 bisita baino gehiago jaso baititu bideoklipak. “Ezin uka horrek asko poztu gaituela, bideoklipa eta kanta, esan bezala, Lodosako ikastolari elkartasuna adierazteko egin ditugulako” adierazi dute ikastolako arduradunek. “Bideoklipak bisita bat jaso bakoitzeko urrats bat egiten dugu aurrera Nafarroako Erriberan ere euskaraz bizi, ikasi eta irakatsi ahal izateko”, gaineratu dute. Izan ere, “Lodosako ikastolak bizi duen egoera, euskaltzale ororen konpromisoa” eskatzen duela gogorarazi dute Lizeotik.
Herbehereetako 25 ikasle daude Pasaia-Lezo Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako beste hainbeste ikasleen etxeetan. Astebete emango dute bertan, Pasaia-Lezo Lizeoak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean egin duen ...