Ikasturtearen bukaera ospatuko du Lizeoak, Saldisen festa eginez
Ikasturtearen bukaera ate joka dago, eta horregatik, Pasaia-Lezo Lizeoak festa txiki bat antolatu du bihar arratsalderako. Euren helburua ikasturte bukaera ospatzea izango da, “urtean zehar egindako lanaz harro gaudelako, merezi dugulako eta elka...
Ikasturtearen bukaera ate joka dago, eta horregatik, Pasaia-Lezo Lizeoak festa txiki bat antolatu du bihar arratsalderako. Euren helburua ikasturte bukaera ospatzea izango da, “urtean zehar egindako lanaz harro gaudelako, merezi dugulako eta elkarrekin tarte atsegin bat festa giroan partekatzeko gogoa dugulako”.
Gonbita zabala eta irekia dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta ikastolako lana konpartitzen aritu diren guztiei gonbidatu diete Karlos Saldise Plazan agertzera, 17:00etan.
Haurrentzako jolasak antolatu dituzte, eta puzgarriak jarriko dituzte bertan eurentzako. Askaria ere prestatuko diete. Helduek ere izango dute zer jan: saiheski mokadutxoa. Zintzurra bustitzeko aukera izango dute baita ere, txotxeko sagardoarekin. Horrez gain, musikarik ez da faltako, “baina dantza norberak eraman beharrekoa da”, esan dute.