Lizeoaren Korrikaren argazki lehiaketak badu irabazlea
admin
Bidasoa
Argazki honekin irabazi du Ane Ubegunek argazki lehiaketa
Ane Ubegun Batxilergoko ikasle antxotarrak irabazi du Korrikaren harira Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu duen argazki lehiaketa. Oinatzak eta oinkadak agertzen dira bertan, baso baten erdian. Korrikaren materiala erosteko 100 euroko bonoa irabazi du Ubegunek. Estreinakoz antolatu du Lizeoak lehiaketa, eta nabarmendu du “arrakasta” izan duela ekimenak, 30 argazki baino gehiago jaso dituztelako. Denak ala denak Lizeoaren webgunean ikus daitezke.
Bestalde, Lizeoko Euskara Taldeak ere Korrikarekin bat egin du, eta horretarako bideoa (behekoa da) nahiz kanta egin dituzte. Kanta etzi aurkeztuko dute, Errenteria-Oreretako Korrika Gaztean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.