Gaur joan dira Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak Herbehereetara. Urtero egin ohi duten bezala, han dira batxilergoko lehen mailako ikasleak, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuko ikasleen etxeetan. Astebete izango dira han, eskola trukean. Hangoek lehengo otsailean izan ziren Pasaian. Ohi bezala jardueraz beteriko egitaraua prest dute, eta besteak beste Anne Frank zenaren etxea bisitatuko dute Amsterdamen. Egonaldiaren egunero zehatza ikasleek eskola trukerako propio landutako
blogean jarrai daiteke.