Lizeoko ikasleek bideoklipa sortu dute Lodosako ikastolarekin elkartasunez
Pasaia-Lezo Lizeoak elkartasuna adierazi dio Lodosako Ibaialde ikastolari. Horretarako, bideoklip bat eta kanta bat sortu dute. Bideoklipak hiru minutu pasatxo irauten du, eta Izaskun Bernedo antxotarra eta ikastolako ikasle ohiak egin du. Lizeoko eraikin nagusiaz gain, San Pedroko eta Lezoko ikastolak ageri dira bideoklipean; eta protagonistak Lizeoko ikasleak dira, maila eta etapa guztietakoak. Kanta egiteko Ze esatek! taldearen kanta baten doinu erabili dute, baina letra ikasleek sortu da, eta noski, Lodosako ikastola du ardatz. Interneten eskura daiteke letra, Pasaia-Lezo Lizeoaren webgunean. Lizeoaren ekimen arrakastatsua izaten ari da. Astebetean 740 bisita baino gehiago jaso baititu bideoklipak. “Ezin uka horrek asko poztu gaituela, bideoklipa eta kanta, esan bezala, Lodosako ikastolari elkartasuna adierazteko egin ditugulako” adierazi dute ikastolako arduradunek. “Bideoklipak bisita bat jaso bakoitzeko urrats bat egiten dugu aurrera Nafarroako Erriberan ere euskaraz bizi, ikasi eta irakatsi ahal izateko”, gaineratu dute. Izan ere, “Lodosako ikastolak bizi duen egoera, euskaltzale ororen konpromisoa” eskatzen duela gogorarazi dute Lizeotik.
Pasaia-Lezo Lizeoak elkartasuna adierazi dio Lodosako Ibaialde ikastolari. Horretarako, bideoklip bat eta kanta bat sortu dute. Bideoklipak hiru minutu pasatxo irauten du, eta Izaskun Bernedo antxotarra eta ikastolako ikasle ohiak egin du. Lizeoko eraikin nagusiaz gain, San Pedroko eta Lezoko ikastolak ageri dira bideoklipean; eta protagonistak Lizeoko ikasleak dira, maila eta etapa guztietakoak.
Kanta egiteko Ze esatek! taldearen kanta baten doinu erabili dute, baina letra ikasleek sortu da, eta noski, Lodosako ikastola du ardatz. Interneten eskura daiteke letra, Pasaia-Lezo Lizeoaren webgunean.
Lizeoaren ekimen arrakastatsua izaten ari da. Astebetean 740 bisita baino gehiago jaso baititu bideoklipak. “Ezin uka horrek asko poztu gaituela, bideoklipa eta kanta, esan bezala, Lodosako ikastolari elkartasuna adierazteko egin ditugulako” adierazi dute ikastolako arduradunek. “Bideoklipak bisita bat jaso bakoitzeko urrats bat egiten dugu aurrera Nafarroako Erriberan ere euskaraz bizi, ikasi eta irakatsi ahal izateko”, gaineratu dute. Izan ere, “Lodosako ikastolak bizi duen egoera, euskaltzale ororen konpromisoa” eskatzen duela gogorarazi dute Lizeotik.