Pasaia-Lezo Lizeoak Korrika iragartzeko argazki lehiaketa antolatu du lehen aldiz. Korrika bera gaitzat hartuta Lizeoko hezkuntza komunitateko ikasleek, langileek, gurasoek… parte har dezakete lehiaketan. Argazki bat baino gehiago bidal dezake pertsona berak.
Argazkiak Lizeoko eraikin nagusiko idazkaritzan utz daitezke edo posta elektronikoz
bidali. Argazkia bidaltzerakoan izen-abizenak eta telefono zenbakia adierazi behar dira. Martxoaren 10a da azken eguna.
Irabazleak 100 euroko bonoa eskuratuko du, 18. Korrikaren materiala erosi ahal izateko.