Datozen bi igandeetako estropadetara joateko garraio publikoa erabiltzera deitu ditu herritarrak Azahara Dominguez diputatuak. Sei linea indartuko dituzte.
Kontxako Banderaren lehen asteburuak gauza gutxi argitu ditu. Emakumezkoena zein gizonezkoena, bi lehiak daude zabalik. Eta ez garaileena bakarrik, sailkapenaren postu asko daude dantzan.
Hiru segundoko zigorra izango dute gizonezkoek amaierako denboran, semaforoa berdea jarri baino lehen atera direla erabaki dutelako epaileek. Hala ere, lehen postua irabazi dute gaurko jardunaldian. Emakumeek ohorezko txandan jokatzeko txartela lortu dute.
'Ama Guadalupekoa' bigarren geratu da sailkatze estropadan, Santurtzirengandik bost segundo pasatxora. Igandean zerotik hasiko da dena.
Kontxako sailkapen estropadetan 11:08,62 denbora egin du Hondarribiak, hirugarren denbora hoberena, beraz, arraunean ariko dira datorren bi igandeetan.
Hondarribiak lehen txandan erraz hartu die aurrea Hibaika, Zumaia eta San Juani. Kontxako 13. lehiaketan lehena Orio izan da.
Hondarribiak lehen luzetik hartu du aurrea eta baita irmoki mantendu ere. Hamalaugarren Kontxako Bandera lortu dute, azken hiruak jarraian.
Lanera joan dira, onena ematera, eta hala egin dute Oarsoaldeko eta Bidasoko hiru emakumeen traineruek. Ez dute lortu datorren igandeko hitzorduan ohorezko txandan aritzeko txartelik gaur, baina kontsolazio txandan arituko dira.
Kontxako Banderaren sailkapen estropada jokatu dute gaur arratsaldean Donostian, eta Hondarribiak, hirugarren postuan sailkatzea lortu du.
Lehia bizia izan da Kontxako Bandera jokatzeko sailkapen estropadan. Berdeek ez dute huts egin eta bosgarren sailkatu dira azkenean, euren txartela irabaziz.
Kontxako Banderan Gipuzkoako trainerurik azkarrena izategatik 5.000 euro eman dizkio enpresarien elkarteak gizonen eskifaiari.