Larunbatean eta igandean mahai teniseko Basque Country International Cup txapelketa jokatuko da Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Euskal Selekzioa, Argentina eta Kolonbia arituko dira nor baino nor.
Euskaldunak eta haien istorioak ardatz hartuta, Iñaki Goikoetxea eta Maialen Lopez zazpi hilabeteko bidaia batean murgildu ziren Hego Amerikan. Istorio horiek sare sozialetan zabaldu dituzte.
Pausumediak, Mundubatek eta Gazte Xaiak antolatutako Bakea eta Giza Justiziaren Inguruko Prozesuak jardunaldien barruan, Unai Aranzadiren Colombia invisible dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 26an, asteazkena, Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etan. Ondoren, Misaek Antonio Rodriguez errefuxiatu kononbiarrarekin eztabaidatzeko aukera izango da.
Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Mikelazulo elkarteak antolatuta, "harresirik gabeko Euskal Herriaren alde". Gainera, hilaren 7tik 24ra Kolonbiako desplazatuei buruzko argazki erakusketa izango ikusgai elkartearen egoitzan.
Komunitate afrokolonbiarrek Kolonbiara eta mundura egiten duten deia jaso du proiekzioak, giza eskubideen urraketa sistematikoari bukaera emateko. Dokumentala 19:30ean hasiko da; ondoren, hitzaldi bat egingo dute.
Sexu langile izandako trans baten eta FARCeko erreboltari baten arteko ezusteko maitasun istorio bat tratatzen du filmak. 19:00etan hasiko da, eta ondoren, Ricardo Cantor LGTBIQ+ aktibista kolonbiarrak solasaldi bat dinamizatuko du.
Elkarretaratzea egin dute San Juan plazan Kolonbian herritarren kontra egiten ari diren eraso bortitzak salatzeko.
Asteazkenean Kolonbia ikusezina dokumentala proiekatuko dute 19:00etan eta astelehenetik ostiralera Colombia desplazada argazki erakusketa bisitatu daiteke, arratsaldez.