Kolonbia, Kurdistan, Nepal eta Palestina, hizpide XX. Herrien Astean

Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Mikelazulo elkarteak antolatuta, "harresirik gabeko Euskal Herriaren alde". Gainera, hilaren 7tik 24ra Kolonbiako desplazatuei buruzko argazki erakusketa izango ikusgai elkartearen egoitzan.

Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, “harresirik gabeko Euskal Herriaren alde”. Mikelazuloko kideek azaldu dutenez, “harresiak dira norberaren eta herrien garapen librea oztopatzen dituzten kateak”. Horrela, ebolaren kasuan, Afrikako biztanleak “biktimak dira, gu bezala”. “Auziaren muinak” transnazionalen interesen artean egindako gerretan, lurren lapurretan eta osasun publikoaren desegitean daudela uste dute. Migrazioak “etenik ez” duela salatu dute, “kapitalaren eta estatuen kasta ezarritako miseria orokorrak bultzaturik”. Horrela, harresiak altxatzen direla gaitzetsi dute, “erroetara joan beharrean”.  Euren ustez, “funtsean, denok gara etorkinak”. Urtero bezala, egitarau oparoa prestatu dute Herrien Asterako. Honakoa izango da: Azaroaren 7tik 24ra
  • Kolonbia desplazatua, Carmen Caballeroren argazki erakusketa Mikelazulon.
Azaroak 18, asteartea
  • 19:00etan, Mikelazulon: Kolonbia ikustezina dokumentala. Komunikabide hegemonikoek erakusten ez duten Kolonbia azaldu du Unai Aranzadi zuzendariak: 5.000.000 desplazatu, 100.000 desagertu, 3.000 sindikalista hilak eta urteko 10.000 hilketa politiko. Kolonbiako Central Unitaria de Trabajadores sindikatuko Felix Barrios Garciak (Asturiasen errefuxiatua dago) aurkeztuko du.
Azaroak 19, asteazkena
  • 19:00etan, Mikelazulon: Mugimendu sozialak eta bake prozesuak (Kolonbia eta Euskadi). Lokarriko Paul Rios eta Felix Garcia Barrios CUTekoa izango dira hizlariak.
Azaroak 20, osteguna
  • 19:00etan, Mikelazulon: Palestina Informea. Nazioarteko ordezkaritza bat dago hilaren 1etik 9ra Palestinako nekazarien eskubideak behatzen. Informearen berri emango dute. Via Campesinak, Mikelazulok eta beste hainbat eragilek antolatu dute ordezkaritza.
Azaroak 21, ostirala
  • 19:00etan, Mikelazulon: Siriako Kurdistanen zatian izandako brigadista talde baten esperientzia.
Azaroak 22, larunbata
  • 19:00etan, Txintxarri elkartean: Banaiz Bagararen eskutik, Nepalgo afaria. Elkarteak euskarazko eskolak ematen dizkie etorkinei Gipuzkoako hamar herritan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.