Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Behar Bidasoak diru laguntza kanpaina egingo du Kolonbiara dirua bidali eta lurrikararen kalteak konpontzeko

Gobernuz kanpoko erakundeak Pasionisten Kongregazioko Ahizpei bideratuko die dirua, zeinarekin urteak daramatza elkarlanean.

Abuztuaren 10ean Kolonbian jazotako lurrikararen kalteak.
Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/09/01

Pare bat aste igaro dira 7,4 graduko lurrikara batek Kolonbiako mendebaldea astindu zuenetik. Gutxienez 331 pertsona hil eta 4.000 pertsona baino gehiago zauritu ziren hondamendian. Mende erdian herrialdean jazo den lurrikararik gogorrena izan da. Erreskate lanak amaituta, orain kalte materialak konpontzeko prozesuan daude herritarrak, 31.000 etxebizitza suntsitu eta beste milaka eta milaka kaltetuta geratu zirelako abuztuaren 10 hartan. Ildo horretatik, Hondarribiko Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak diru laguntza kanpaina abiatu du. Elkarteak ekarpen ekonomikoak zuzenean Pasionisten Kongregazioko Ahizpei bideratuko dizkie.

Pasionisten Kongregazioko Ahizpek Pereira hirian duten proiektuari laguntzeko bilduko du dirua erakundeak; hiri hori bera izan zen kaltetuenetako bat. Behar Bidasoak azaldu duenagatik, 20 urte daramatzate ahizpekin lanean, “egoera zaurgarrian” dauden “haur, emakume, adineko eta familiei” laguntzeko, ludoteka edota jantoki soziala bezalako zerbitzuak eskainita. Lurrikararen ondorioz, ordea, espazio horiek kaltetuta geratu dira, eta nahiz eta ahizpak “normaltasunera” itzultzeko ahaleginetan badaude ere, oraindik konponketak falta dira.

Leihoetan eta teilatuan kalteak daude; teilatuan, adibidez, arrakalak daude eta euria sartzeko arriskua dago. Era berean, kalteek eta hondakinek gaixotasunak eragin dituzte, hala nola ur kutsadura. Kutsatutako ura edateak osasun arazoak sortu ditu, adibidez, oka egitea edo beherakoa izatea. Laburrean, kalte materialak egoteaz gain, osasun arazoak pairatzen ari dira Kolonbiako herritarrak.

Gauzak horrela, Behar Bidasoak laguntza ekonomikoa bideratzeko kanpaina ireki du. Herritarrek honako kontu korrontera bidali beharko dute dirua, Ayuda Pereira kontzeptuarekin: ES19 2095 5086 10 9101924570. Era berean, erakundeak eskerrak eman dizkie orain arte proiektuan lagundu dutenei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.