Lokaletako jabeen eta maizterren arteko akordioak «errazteko» helburuarekin, Bidasoa Bizirik garapen agentzian aurkeztu dute proposamena.
20 urte dira San Martzial egunean talde politiko guztiek elkarrekin ekitaldi instituzional batean parte hartu zutenetik. Alarde bakarra lortzeko pauso garrantzitsu gisa definitu du EH Bilduk atzoko irudia.
«Kalean zein udalean», politika feministak exijitu eta martxan jartzeko konpromisoa hartu du Irungo EH Bilduk.
"Zenbait zergei progresibitatea" ezarri dietela jakinarazi dute gaurko agerraldian, "zailtasunak dituztenei laguntzeko asmoz".
Irungo Udalak Larrialdi Klimatiko egoera deklaratzea eta bere eskumenen baitan aldaketa klimatikoari aurre egiteko "politika eraginkorrak" garatzea eskatu dute.
Orotara, koalizio subiranistak 10 zuzenketa aurkeztu berri ditu, 167.000 euroko kopuruarekin.
"Herriko kohesio soziala mehatxatzen duen egoera" konpontzeko beharra nabarmendu dute koalizio subiranistako kideek.
Irungo EH Bilduk, maiatzaren 26ko hauteskundeen balorazioa egiteaz gain, EAJ eta PSE-EEren arteko ituna gogor salatu du.
Irun hondakin gehien sortzen duen Gipuzkoako herria dela nabarmendu taldeko kideak. Egoera aldatzeko konpromiso zehatzak hartu dituzte.
Bidasoa KM 0 egitasmoa eraikitzeko konpromisoa hartu du koalizioak. Bertako ekoizpena sustatu eta bertan kontsumitzeko kate ekonomikoak artikulatu nahi dituzte.
Azken hiru urteetan Irungo Udalean zinegotzi gisa aritu ondoren, Jokin Melidaren lekukoa hartuko du Brionesek.
Datozen udal hauteskundeetara Irunen aurkeztu diren alkategaiek HITZAren galdetegia erantzun dute. Hona, EH Bildu alderdiaren alkategai Jokin Melidari egindako elkarrizketa.
San Miguel, Anaka, Urdanibia berri eta Kateako bizilagunei emango lieke zerbitzua arretako osasun zentro berriak.
Zabaltza plazan egingo dute ekitaldia, 19:30ean.
Aurrekontuen zirriborroa lehenbailehen plenora eramatea exijitu diote udal gobernuari, eta udalbatzaren aniztasuna onartu nahi ez izatea leporatu diote.
Sozietate publikoetan kudeaketa aldaketa egiteko saiakera posible izan ez dela salatu dute taldetik, udal teknikarien arabera, "bai ala bai, gobernatzen duenaren menpean" egon behar baitute sozietate publiko horiek.
Energia Jasangarriaren Garapen Planaren barne hartutako konpromisoei aurre egiteko, saileko ordezkariak azterketa bat egiteko konpromisoa hartu zuela gogoratu dute.
Irungo EH Bilduko Jokin Melidak agerraldia egin du gaur, azken asteotako gertakarien aurrean koalizioak duen iritzia plazaratzeko.
Xabier Iridoy Hirigintza ordezkari ohiak egindako lana ikertu nahi dute horrela, eta Jose Antonio Santano alkatearen akusazioak egia ala gezurra diren argitu.