Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du gaur Irungo EH Bilduk
Zabaltza plazan egingo dute ekitaldia, 19:30ean.

Irungo EH Bildu taldeak kanpainako ekitaldi nagusia egingo du gaur. Zabaltza plazan izango da, 19:30ean. Bertan, Jokin Melida alkategaia, Juan Karlos Izagirre ahaldun nagusigaia eta Nerea Kortajarena legebiltzarkidea izango dira, besteak beste. Musikaz girotutako ekitaldia izango dela diote koaliziotik, eta irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.