Iragan asteburuko egoerari erreparatuta, migratzaileen iritsiera masiboari aurre egiteko helburuarekin azpiegiturak gehitzen ari dira.
Labi batzordearen bileran, pertsonen arteko bilerak lau lagunetara mugatzea ere onartu dute. Astelehenean jarriko dira indarrean neurri berriak.
Arantxa Tapia sailburuak Hondarribiko udaletxea bisitatu du lan bileran eta Jaurlaritzak saregileentzako eraikina egingo duela jakinarazi du.
Hiriaren Antolamendurako Plan Orokorrarekin talka egiten duten hainbat gai daudela esan du gobernu taldeak
Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Espainiako Estatutik kanpo hiru hilabete baino gehiago igaroko duten euskal herritarrei eta langabezia saria jasotzen ez dutenei osasun txartela aktibo mantentzeko.
Eusko Jaurlaritzak bost milioiko laguntzak iragarri ditu hedabideentzat, %94a gaztelaniaz jarduten duten talde handientzat. Euskarazko tokiko hedabideak, laguntzarik gabe.
Migrazio krisiak Bidasoan duen eragina izan dute aztergai bilkuran, eta jakinarazi dutenez, momentuz ez dute Jostaldi pilotalekua behar izan.
Jaurlaritzak Sprilur-en martxan jarri duen programarekin ez dute bat egiten eskualdeko lau udalek Oarsoaldeko lau udalek ez dute onartzen Eusko Jaurlaritzak Sprilur taldearen bidez martxan jarri duen fusioen programa. Horren bidez, Oarsoaldeko Industrialdea SA elkarte publikoa, Irungo Industrialdea SArekin fusionatuko litzateke (bigarrenak lehena «absorbituko» luke). Udalen arabera, «Oarsoaldeko industrialdeen etorkizunean izugarrizko kalteak sor ditzake fusio horrek». Oarsoaldeko udalen hausnarketa plazaratzeko agerraldia egin zuten atzo Oiartzungo udaletxeko areto nagusian. Bertan izan ziren Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziako kudeatzailea, Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea, Amaia Agirregabiria Pasaiakoa eta Ainhoa Zabalo Lezokoa. Julen Mendoza Errenteriako alkateak ezin izan zuen agerraldian izan, baina esan zutenez, bat egin du alkateen iritziarekin. Atzo goizean, Oarsoaldea agentziako Administrazio Kontseilua eta Bazkideen Batzarra egin zituzten Lezon lau udaletako ordezkariek. Ondoren, han hausnartutakoaren berri eman zuten Oiartzunen. Oarsoaldeko lau udalen ustez, PSE-EEk datorren urteko hauteskundeak ditu buruan, eta gainera, indarrez hartu du erabakia. Kutsu elektorala «Usain elektorala» hartzen diote Oarsoaldeko ordezkariek erabakiari: «PSE-EEko ordezkariek ezer gutxi egin dute Eusko Jaurlaritzan gobernuan egon diren bitartean. Orain, egoera ekonomikoak bultzatuta, aurpegia garbitu nahian ari dira iruzur honekin». Hala, uste dute, helburua euren interesen alde egitea dela: «Industrialdeetako kapitalak batu, eta euren interesekoak diren zenbait egitasmotara bideratu nahi dituzte kapitalak. [...]
Felix Asensiok, Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendariak, kirol kai inguruko aparkalekuek uda garaian nola funtzionatuko duten zehaztu zuen iragan ostegunean. Azken hamar urtean udalak kudeatu ditu inguruko aparkalekuak, baina aurten, hitzarmena luzatzeko akordiorik sinatu ez dutelako, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu. Hondartzako aparkalekuak 550 plaza ditu eta bihar hasiko da kudeatzen Jaurlaritza. Portuetako arduradunak esan zuen hondartzako parkinak orain arte udan funtzionatu duen bezala jarraituko duela lanean, hau da, orduka ordaindu beharreko aparkalekua izango dela, eta sarreran hesi bat izango duela. «Alde bakarra prezioa izango da. Tarifak, Euskadiko portu gune guztietan erabiltzen diren berberak izango dira, udalenak baino %25 merkeagoak», azaldu zuen Asensiok. Hala, hondartzako aparkalekua ordutegi berean izango da martxan, eta orduko euro bateko prezioa izango du. Ramon Iribarren pasealekuan eta Lurgorriko aparkalekuan aldaketak izango dira, bestalde. TAO sistemarekin kudeatu dituzte orain arte, baina bertakoek aparkatzeko gune bihurtuko dira bihartik aurrera. Asensiok azaldu zuenez, «bertakoentzako doaneko 300 aparkaleku izango dira». Udalak emango ditu bertakoentzako txartelak, eta ez duenak, kirol kaiko Kapitaintza eraikinera joan behar du horien bila; txartelak eskatzeko 943 64 17 11 telefonora zenbakira ere dei daiteke. Gainontzeko urteetan bezala, hondarribiarrek udako hilabeteetan hondartzako aparkalekua erabiltzeko txartela eskura dezakete, 20 euroan. Udalak, Foru kalea eta Ardora arteko aparkalekuak kudeatuko ditu, [...]
Hondarribiko Bilduk salatu du Bentako eta hondartzako aparkalekuetako TAO zerbitzuaren gainean “informazio eza” dagoela: “Jende asko hurbildu zaigu, baita BAZ bulegora joan ere, aparkaleku horiek zein egoeran dauden jakin nahian”...