Eusko Legebiltzarreko Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren batzordera joango dira bihar Herrira Herrira batzordearen ordezkariak, baita Amaia Agirregabiria alkatea eta Portu Agintaritzako buru Ricardo Peña ere. EH Bilduren eskariz agertuko dira guztiak, badiaren biziberritzearen gainean hitz egiteko.
Herrera Herrirak jakinarazi duenez, beren batzordean bildutako herritarrek landutako urbanizazio proposamena eta Pasaiako udalbatzak berretsitakoa gauzatu dadin eskatuko dute aipatu agerraldian. “Bertan ordezkaritza duten alderdien inplikazioa exijitu egingo dugu eta proposamenean jasota dauden ekipamenduak, urbanizazioak eta obrak egin ahal izateko dagozkion aurrekontuak egin daitezen eskatuko dugu”, esan dute.
Herria “zabortegi gisa” erabiltzeari utz diezaiotela eskatuko dute trintxerpetarrek, eta, horrez gain, hiru eskari zehatz egingo dituzte: “Topoko geltokiraino bide duina” egin dezatela, Ziriza etxea baldintzarik gabe utzi dezatela eta La Herreran hutsik eta erabilpenik gabe dauden pabiloiak luze gabe bota ditzatela.

Herrera Herriraren batzarra