Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Festa giroan" eta pankarta gabe desfilatuko du Jaizkibel konpainiak

admin
Bidasoa
2013/09/06
Pankarta gabe igoko du Kale Nagusia Jaizkibelek. Irudia astearteko entsegukoa da.

Pankarta gabe igoko dute Kale Nagusia. Irudia astearteko entsegukoa da.

“Hilaren 9an beste prentsaurreko bat konbokatuko dugu”. Hori esanez bukatu zuten Jaizkibel konpainiako kideek astearteko entseguaren aurretik komunikabideekin izandako hartu-emana. Joan den asteburuan Aitor Kerejeta alkateak egunkari batean esandakoei erantzuteko deitu zuen Jaizkibelek prentsaurrekoa, haien kontra esandakoak arbuiatu eta igandeko desfilea “festa giroan” egingo dutela esateko. Eta hori eta gero hilaren 9an berriro hitz egingo zutela esan zuten. Gauzak zuzendu edo gehiago okertuta, alardearen ondoren mintzatuko ziren konpainia parekideko arduradunak, ez lehenago. Zergatik hori? Ekainan Iñigo Urkullu lehendakariak zera esan zuen Eusko Legebiltzarrean, bi herrietako desfileetako batean [Irun edo Hondarribian] aurten bertan emakumearen berdintasunari begira urratsen bat emateko lanean ari zirela eta aditzera eman zuen lan horren gakoetako bat diskrezioa izango zela. Zein herritan ariko ziren ere ez zuen zehaztu lehendakariak, baina Irungo jaiak igarota argi geratu da ezer ez dela mugitu Irunen. Herriko alkateak berak asteburuan eskainitako elkarrizketan onartzen zuen mugimenduak izan badirela, nahiz eta irekitako ate guztiak jada itxitzat ematen zituen berak. Hortaz, elkarbizitzarako urratsak emateko mugimenduak izan dira. Izandako bileretan Jaurlaritzak zer edo zer ikusteko izan duela dirudi, baina ezer gutxi gehiago jakin izan da, diskrezioaren izenean. Kerejetak eta Jaizkibelek esandakoengatik pentsa daiteke gatazkaren protagonisten iritzia ere kontuan hartu izan dela, baina zertaz hitz egin den eta zer lortu den edo ez den lortu, hori ez dakigu, diskrezioz jardun dutelako. Hilaren 9an jakingo omen da. Jaurlaritzaren aginduaren zain Ziurrenik gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren erresoluzioa jakinaraziko zaie bi aldeei, Alardea Fundazioari zein Jaizkibel konpainiari. Besteak beste, bi desfileen ordutegiak eta Jaizkibelek egin ahal izango duen ibilbidea zehaztuko ditu Gasteizko aginduak. Hori ez da berritasun, baina Hitzak jakin izan duenez, aurten izango da nobedaderik, eta berritasun horiek ezagutzen ez diren arren, Jaizkibel konpainiaren jardunean eragingo dute. Horrez gain, konpainia parekideko arduradunek onartu dute lehen aldiz urte askotan, konpainia parekideak pankarta gabe egingo duela ibilbidea, eta ez duela atzetik babesa erakutsiko duten jarraitzailerik izango. Aldiz, atzo egitekoak ziren asanblean azaldu zutenez, jarraitzaileei babesa ibilbidearen kale bazterretik adierazteko eskatzekoak ziren. Konpainiako arduradunen esanetan, desfilea pankartarik gabe eta inguruko jarraitzailerik gabe egiteak ez du loturarik Segurtasun Sailak eman beharreko aginduaren testuarekin, eta, aldiz, berretsi nahi du asteartean komunikabideen aurrean agertu zuten jarrera. Agerraldi hartan Izaskun Larruskain kapitainak alkateak Jaizkibelen kontra esandakoak salatu zituen, baina Jaizkibelen erantzuna “festa giroan eta elkarrekiko errespetuan” izango zela gehitu zuen: “Guk, hondarribiar gehienok bezala, bakea nahi dugu, ez liskarra, festa bizi nahi dugu, ez dugu beste helbururik. Konponbidea bilatzen dugu”. Hogei urteko ibilbidea Ikusteko dago igandera bitartean zein mugimendu egoten diren, ekainean lehendakariak iragarritako lanaren fruituak zeintzuk diren. Hamazazpi urtez desfilatu du Jaizkibel konpainiak eta hogei urte dira lehen aldiz emakume talde batek Hondarribiko Alardean desfilatzeko eskaera egin eta ukatu zitzaionetik. Azken urteak pankarta baten atzean egin du Jaizkibel konpainiak ibilbidea, kuberoen atzetik eta ibilbideko espaloietatik duen sostengua gutxika-gutxika handituz joan den bitartean. Hilaren 8ko goizeko desfilean udaletxeko arkupeetan harrera egin dieten ordezkari politikoak ere aldatuz joan dira, erakundeen osaketaren arabera. Aurten bertan zein izango den igandera arte ez da jakingo, hori ere diskrezioaren izenean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.