Atzerrira joan direnentzako osasun sisteman egindako aldaketak atzera botatzeko eskatuko du PSE-EEk

Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Espainiako Estatutik kanpo hiru hilabete baino gehiago igaroko duten euskal herritarrei eta langabezia saria jasotzen ez dutenei osasun txartela aktibo mantentzeko.

Espainiako Gobernuak atzerrira joan diren herritarrek osasun sistema publikora jotzeko mugak jarri ditu. Horrenbestez, atzerrian, urtebeteko epean 90 egunetik gora atzerrian igarotzen dituzten herritarrek ezingo dute osasun sistema publikora jo. Neurri horren aurrean, Errenteriako PSE-EEk mozio bat aurkeztuko du astearteko plenoan, oro har, atzerrira joan diren herritarrentzako neurri horiek atzera botatzeko, eta batik bat, behin-behinean joan direnentzako. Eusko Jaurlaritzarengana jo du PSE-EEk, Espainiako Estatutik kanpo hiru hilabete baino gehiago igaroko duten euskal herritarrei eta langabezia saria jasotzen ez dutenei osasun txartela aktibo mantentzeko. PSE-EEk gogorarazi du hainbat herritar izan direla azken urteetan “egoera ekonomikoarengatik eta lan erreformaren ondorioek bultzatuta” atzerrira joan direnak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.