Tuv Rheinland "fiskalizatzeko" eskatu diote Jaurlaritzari IATko langileek

Zortzi hilabete daramatzate greban Irungo IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileek, Urnietakoekin batera, eta egoera horri irtenbidea emateko Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Tuv Rheinland Iberica enpresa “fiskalizatzeko”. Enpresak akordioa negoziatzeari uko egin diola gogorarazi dute, eta  zentzu horretan, gatazka egoeratik nekez aterako direla uste dute “enpresa esertzen ez den bitartean”. Tuv Rheindlan Iberica S.A Eusko Jaurlaritzak adjudikatua du IAT zerbitzua kudeatzeko. Egoera horren aurrean, greba luzatzeko erabakia hartu dute langileek, gutxienez martxoaren 2ra arte. Egun gutxieneko zerbitzuak baino ez dituzte eskaintzen Irungo IATen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.