Euriagatik biharko (igandea) eta astelehenerako Euskalmetek alerta laranja aktibatu du eta horren harira hartu dute erabakia Irungo Udalak eta Udlatzaingoak.
Bidasoa Atletiko Taldeak Zubia Kirola egitasmoa jarriko du martxan datorren astetik aurrera. Zubia zentroko kideei jarduera fisikoa astero egiteko aukera eskainiko die proiektu horrek.
Mozio esanguratsuenak osasungintzarekin, kiroldegietako ikastaroen matrikulazioarekin eta animalien ongizatearekin daude lotuta.
Uxue Azkarate Gambrak osatu du aurtengo ikerketa 'Nerabeak, autoirudia eta sare sozialak: arte hezkuntzaren bidezko begirada kritiko bat' lanarekin.
Asexora-T programak gazteentzako sexu-aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, Irunen. Maialen Dorronsoro sexologoa da programaren arduraduna.
'Adinekoak gogoz' lelopean, Irungo Udalak, hainbat erakundek eta hiriko adinekoen elkarteek 15 jarduera biltzen dituen programazio zabala eraiki dute.
Arte garaikidea, memoria historikoa eta muga ardatz dituen azoka larunbat goizean egingo da Santiagoko bidegorrian, hainbat proposamenekin.
Irungo lehen mailako arretaren egoera "kritikoaren" aurrean, plataformak hirugarren osasun zentroa eraikitzeko prozesua "berehala" martxan jartzea eskatu du.
Hilaren 17an itxiko da euskara ikastaroetan izena emateko epea. Interesdunek euskaltegiko bulego ordutegian egin beharko dute inskripzioa.
Larunbatean eta igandean mahai teniseko Basque Country International Cup txapelketa jokatuko da Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Euskal Selekzioa, Argentina eta Kolonbia arituko dira nor baino nor.
Osasun Saila eta Irungo eta Hondarribiko Udalak eskualderako etorkizuneko Plan Integralaren oinarriak ezartzeko akordio batera iritsi dira, eta alderdi jeltzaleak akordio horren "oso balorazio positiboa" egin du.
Irungo Udalak eta Irungo auzo elkarteak musika eramango dute igande honetan Santiago kaleko plazara. 15:30ean, IGA Abesbatzaren emanaldia hasiko da, eta 18:00etan, Elena y la Verbenaren kontzertua.
Irailaren 30a Hizkuntzaren garapen nahasmenduaren nazioarteko eguna da. Udalak bat egin du aldarrikapenarekin, eta fatxada horiz argiztatuko dute astelehenean, 19:51tik 23:00etara.
Inguruan aurki daitezkeen onddoak ezagutzeko ibilbide gidatu bat antolatu dute urriaren 12rako, 11:00etatik 12:30era. Izen emateak hilaren 30etik urriaren 7ra bitartean egin behar dira.
Irundarrak bere senide eta lagunekin ospatu du 100. urtebetetzea. Nuria Alzaga lehen alkateordeak zoriondu egin du eta opari bat eman dio udalaren izenean.
Irungo Udalak prest du iraileko publikazioa. 'Helmuga: berrikuntza' titulupean, udalak Via Irun proiektuan jarri du arreta.
Euria iragarria dagoenez, Sargia parketik eskola kanpoaldeko estalkira lekualdatuko dute festibala. Bihar izango da, 18:00etatik 22:30era.
Igandean Girabira egitasmoaren X. ekitaldiaren hirugarren topaketa egingo da Soroxarta parkean, 12:30etik aurrera. Natura izango da jardunaldiaren haria.
Mugikortasunaren Europako Astearen baitan antolatu da jarduera. Txirrindulariak 10:45ean irtengo dira Zabaltza plazatik eta erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte. Helburua da mugikortasun jasangarria eta osasuntsua sustatzea.
Potxin eta Patxin artistek haurrei begirako antzezlana interpretatuko dute Aristegi enbaxadorearen plazatxoan, 17:00etan.