Irungo Udalak laranja kolorez argiztatuko du udaletxeko fatxada
Bihar da Distrofia Fazioskapulohumeralaren Nazioarteko Eguna, eta laranja kolorea gaixotasun horri ematen zaion bereizgarria da.

Irungo Udalak laranja kolorez argiztatuko du bihar udaletxeko fatxada. Izan ere, bihar da Distrofia Fazioskapulohumeralaren Nazioarteko Eguna, eta laranja kolorea gaixotasun horri ematen zaion bereizgarria da.
Honako keinu hau Espainiako Hemocromatosis elkartearen eskaria izan zen, eta gaixotasun arraro hau ikusaraztea du helburu. Distrofia Fazioskapulohumeralak autonomia pertsonalaren galera progresiboa eragiten du, jasaten duten pertsonen bizi kalitatean eraginez.