Azaroko udalbatzarrean Errenteriako Udala Alkateen Itunera atxikitzea onartu zuen Udalbatzak aho batez. Ingurumen Saila “pozik” agertu da erabaki horrekin, eta itun hori tokiko energia iraunkor baten alde hartutako erabaki garrantzitsua del...
Errenteriako Ingurumen Departamendua asteartean Udalbatzak Alkateen Itunarekin bat egiteko hartutako erabakiarekin pozik agertu da. Klima aldaketa eta energia arloan Europako Batasunak sustatuko ekimena da, eta energia iraunkorreko politikak aurkeztera...
Hondakinen Batzordea hilabete honetan bertan martxan jarriko duela jakinarazi du Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak. Kontseilu horrek abian jarriko duen gaikako lehen batzordea izango da. Asteartean egingo dute lehenengo bilera, Merkatuzarren. 19:00etan hasiko du ibilbide berria Hondakinen Batzordeak, eta parte hartu nahi duen oro hurbiltzera gonbidatu dute kontseiluko kideek. Ingurumena lantzen duen kontseiluak, dagoeneko, hainbat saio antolatu ditu hiri hondakinen gainean eta adierazi duenez, “egindako bidea hutsean ez geratzeko”, egindako lanaren uzta jasoko du Hondakinen Batzorde berriak. Euren lanaren helburua, Errenteria-Oreretako hiri hondakin solidoen bilketa sistemak aztertu eta herriari onura handiena ekarriko dion eredua zein den ebaztea izango dela jakinarazi dute. Hausnarketa, iritzi trukaketa eta eztabaidarako gunea izatea da batzordearen asmoa. Bertako emaitzak errenteriarrei zein udalari berari helaraziko dizkiete. Orain gutxi Gipuzkoan dauden hondakin bilketa ezberdinak aztertu zituzten: atez atekoa, bosgarren edukiontziarena eta mistoa (organikoa jasotzen da atez ate). Esparru gehiago Ingurumen Aholku Kontseiluak gaikako beste batzorde batzuk eratu nahi ditu. Horrela, hiri hondakinenaz gain, energiarena, biodibertsitatearena, kutsadurarena, eta landa eremuarena eta elikadura garapenarena martxan jarri nahi ditu. Lan mahai horietan parte hartzeko deia egin du Ingurumen Kontseiluak. Izena emateko aitor[abildua]izadi21.net posta helbidera mezu bat bidali behar da, izena, abizenak, posta elektroniko helbidea eta telefono zenbakia adieraziz. Telefonoz ere eman [...]
Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, bihar hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu ditu parte hartz...
Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, etzi (larunbata) hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute etzi, 10:00etatik 14:00etara Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu d...
Atzo izandako bileraren ondotik, Ingurumen Aholku Kontseiluak herriko hondakinen kudeaketan herritarrek parte hartzeko prozesu bat martxan jarri du. Hala nola, auzoz auzo bilerak egingo dituzte herriko hondakinen egungo egoerari buruzko txostena aurkeztu eta hondakinak biltzeko sistemen inguruan eztabaidatzeko. Hortik ateratako ondorio eta proposamenak bildu eta Ingurumen Aholku Kontseiluak azken dokumentua udalari igorriko dio. Azarorako amaituta edukitzea espero dute. Jose Manuel Ferradas kontseiluko presidenteak azaldu duenez, plan horren bidez “bide bat ireki nahi dute informatzeko, hausnarketa eragiteko eta herritarrei entzuteko”. Ingurumen kontseiluak zein udalak “herritarrak entzun” nahi dituztela nabarmendu du Ferradasek “etorkizunean zein politika martxan jarri behar diren jakiteko”. Ildo beretik, Alazne Korta alkateordeak esan du garrantzitsutzat jotzen dutela herritarrek bilera horietan parte hartu, zalantzak argitu eta gai horren gainean “euren iritzi propioa lantzea, eta herritarrek erabakitzea zer nahi duten herriarentzat”. Egutegi bat zehaztu dute. Hilaren 15ean (larunbata) hitzaldi ireki bat egongo da Reina aretoan, 10.00etan, kudeaketari buruz, eta ondoren, mahai ingurua antolatu dute hainbat aditurekin. Hilaren 29an, berriz, irteera egingo du kontseiluak hondakinak biltzeko beste esperientzia batzuetara, Beasain (bosgarren edukiontzia), Oiartzun (atez atekoa) eta Itsasondora (eredu mistoa). Urriaren 10ean hasiko dituzte auzoz auzoko bilerak. Lehenengoa erdialdea, Pontika, Gaztaino eta Iztietako bizilagunekin; hurrengoa (urriaren 17an) Beraun, Galtzaraborda, Alaberga eta Kaputxinoetako bizilagunekin; [...]
Ingurumen Aholku Kontseiluak atzo ikusi zuen argia, eta zeresana izango du ingurumenaren arloan hartzen diren erabakietan. Jose Manuel Ferradas (Bilbo, 1962) da presidentea, eta kontseiluak aurrekontuen lanketan eta exekuzioan parte hartzea nahi du. Zer da Ingurumen Aholku Kontseilua eta zertarako balio du? Herritarren parte hartze foro bat da, eta 23 elkartek eta hiru norbanakok parte hartuko dute [atzo berretsi behar zituzten kideak]. Elkarte horiek askotarikoak dira: bizilagunenak, talde ekologistak, ehiza elkarteak, mankomunitateak, Berdintasun Kontseilua, Errenkoalde… Asmoa da horiek modu aktiboan parte hartzea udaleko ingurumen politiken diseinu eta kudeaketan. Hainbat gai garrantzitsuren artean hondakinen bilketa eta kudeaketa landuko ditu. Nola? Gai hori landuko da, noski, eta asmoa da parte hartze plana kontseiluan bakarrik ez geratzea; herriko auzo guztietara ere iristea. Hala ere, gaia eztabaida politikotik banandu nahi dugu, eta arrazoi teknikoak eskatuko ditugu sistema baten edo bestearen alde. Kontseiluak ezin du erabaki, horretarako dago udala, baina, bai, txostenak egitea sustatzea; hori udalak entzun egin beharko du. Zeintzuk izango dira beste lan ildoak eta helburuak? Kontseiluak erabakiko ditu helburuak. Guk, hori bai, gure ekintza lerroak igorriko dizkiogu aintzat har ditzan. Zentzu horretan, aurten, batik bat, bioaniztasunarekin zerikusia duen orori garrantzia eman nahi diogu. Bestetik, Agenda 21ek eta Eskola Agenda 21ek euren tokia [...]
Listorretako atseden gunean denboraldi berria hasi dute eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziak «arduraz» jokatzeko eskatu die bertara hurbiltzen diren bisitariei, “hondakinen kudeaketa, trafikoa eta aparkalekua zainduz ...
Lehengo astean Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egindako adierazpenen harira esan du Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok “Portuak herritarren iritzia arbuiatzen duela”. Izan ere, Hernandok ” kanpo kaiaren kontrako jarrera s...
Ingurumen Aholku Batzordeak aurkeztutako txostenaren harira, Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzkik onartezintzat jo dute birziklatzearen kopurua jaitsi izana, eta alderdi politikoak eta administrazioak egin dituzte horren erantzule. Izadi 21 enpresak egindako txosten horretan zehazten denez, azken hiru urtean gutxiago birziklatzen da Errenteria-Oreretan; zehazki, 6,5 puntu egin baitu behera. Gizartean hondakinen kudeaketaren eztabaida aspalditik dagoela iritzi diote ekologistek, eta horren arabera, kontzientziazioa handitu beharko litzatekeela eta birziklatzea areagotu. Haatik, “guztiz kontrakoa” gertatu dela esan du, eta jarrera horrek, gainera, zerbitzuaren gastuan eragiten duela, “alegia, gure poltsikoetan”. Urte horietan guztietan egungo politika “suizida” kentzeko eskatzen aritu direla azaldu dute. Politika horrek “hondakin kopuru izugarriak” sortzen dituela adierazi dute. Era berean, hondakinen kudeaketa politika jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena defendatu dutela esan dute. “Horren aurrean behartuta gaude alderdi politikoen eta administrazioen arduragabeko jarrera salatzera”. Horri lotuta, hainbat galdera bota dituzte bi taldeek: “Zergatik azken urteotan ez da ezer egin birziklatze kopurua jaistea saihesteko? Zergatik ezkutatu zaie herritarrei joera negatibo hori? Zergatik alderdi politiko batzuentzat garrantzitsuago da gatazka artifizialak elikatzea hondakinak kudeatzeko alternatiben artean?”. “Erraustearen mesederako” Datu horiek, hondakinak kudeatzeko sistema gisa erraustea defendatzen dutenen mesederako direla iritzi diote Errenteria-Orereta Bizirik-ek zein Eguzkik: “Argi dago euren apustua ekonomikoki errentagarri izateko hondakin kopuru handiagoa eta birziklatze [...]
Bihartik aurrera hasiko da lanean Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseilua. Arratsaldeko zazpietan ekitaldi bat egingo dute Reina Aretoan, eta hortxe hasiko da bere ibilbidea. Kontseiluan 23 elkartek hartuko dute parte, eta lehen bileran, Ingurumen Sai...