Haritz Salaberria Lezoko alkate ohiak ordeztuko Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatu bezala,
Garak jakinarazi duenez. Alduntzin atzo kendu zuten kargutik, EAJk, PSEk eta PPk aurkeztutako zentsura mozioa aurrera atera ondoren. Hondakinen plan integrala aurkeztu ondoren hiru alderdi horiek modu bateratuan aurkeztu zuten mozioa.
Haritz Salaberria (Lezo, 1979) Lezoko alkate izan zen aurreko legegintzaldian, ANVren zerrendetatik. Martin Garitano ahaldun nagusiaren kabinetean ari zen lanean.