Hautagaitzak URA Agentziaren txostenaren berri eman du. Zabortegia zigilatzeko lanetan luizia egon zen 2019ko abenduan, eta oraindik garbitu ez dela salatu dute.
Zaldunborda Gaina eremuko hamar hektareatan udal baimenik gabe «zuhaitz mozketa eta betelanak» egiteagatik jaso du zigor ekonomikoa enpresak.
Alderdiak zabaldu duenez, Zaldunbordako errepidea itxi ondoren bide alternatiboa «ez dela segurua» erabaki du udal arkitektoak bizilagun baten salaketa medio.
Urriaren 29ko 1909/2019 dekretuan udal arkitektoak legez kanpoko lan horiek zehazten dituela azaldu du plataformak; alkateak lanak legeztatzeko aukera eman dio enpresari.
Gaintxurizketako Zaldunborda eremu kutsatuan outlet village bat eraiki nahi dute. Ekologistak eta merkatariak kexu dira. Udalak aukera bezala ikusten du.
Zaldunborda gaiaren harira, atzo Hondarribiko udal gobernu taldeak adierazitakoei hainbat zehaztasun egin dizkio Abotsanitzek.
Antzeko egoeran dauden "espediente guztiekin jarraitutako prozedura bera" segitu duela argudiatu du tokiko gobernuak, eta bere "interes partikularren" arabera jokatu izana leporatu dio Abotsanitzeri.
Hiru lege hauste leporatzen dizkio udal taldeak enpresari: bata, naturaren aurkakoa; bestea, hirigintza arauen kontrakoa; eta azkena, hondakinen biltegiratzearekin du zerikusia.