Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Iritzia
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Argi gutxiegi lur zikinetan

Hondarribia,Irun
Ekonomia

Gaintxurizketako Zaldunborda eremu kutsatuan outlet village bat eraiki nahi dute. Ekologistak eta merkatariak kexu dira. Udalak aukera bezala ikusten du.

2017/05/12
Asier Perez-Karkamo
Gaintxurizketako Zaldunborda eremu kutsatuan outlet village bat eraikitzea proposatu dio Hondarribiko Udalari hidrokarburo enpresa batek. Ekologistak eta merkatariak kexu dira. Udalak enplegurako aukera bezala ikusten du Zaldunborda.
Zaldunborda Gelditu pankarta

Ekologistentzat, Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoari kalte handia egingo lioke outlet herrixkak

Ehun saltoki, 40.000 metro koadroko azalera eraikia, 40 milioi euroko inbertsioa, mila autorentzako aparkalekua, urtean sei milioi erosle potentzial, bostehun lanpostu berri, Espainiako Estatuan Bartzelonak eta Madrilek baino ez dituzten moduko outlet herrixka bat. Hori da Higertoki SL enpresak Hondarribiko Udalari egin dion proposamena. Behi lodien garaiko proiektua dirudi. Zehaztapenetan sakonduta, baina, prozesua korapilatzen da. Outlet village hori Gaintxurizketako Zaldunborda lurzoruan eraikiko litzateke, 2004an errauste planta egiteko Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak (Txinzer) erositako lur eremu kutsatuan. Hondarribiko Udalak (Hondarribia Lantzen sozietatearen bitartez), hura eta Irungo Udala partaide diren Txinzerri erosi berri dio lurra, balio duena halako sei ordaintzea adostuta, eta deskontaminazioaren kostua bere gain hartuta. Gainera, Zaldunbordak landa-lurzoru izaera juridikoa du, ez merkataritzakoa; udal gobernuak hori aldatu nahi du, eta aurten onartzekoa den Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) birkalifikatu, baina EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordeak (EAELAB) dagoeneko «kontrako irizpena» eman dio, HAPOari lotutako txosten baten bitartez.
Txomin Sagarzazu (Hondarribiko alkatea): “Gure asmo nagusia lur eremu horretarako Hondarribian jarduera ekonomikoen bidez enplegua sustatzea da”
Hondarribia Lantzenek iazko ekainaren 20an erosi zion Txinzerri lurzorua. Irailean lizitazio prozesua ireki zuten eta Higertoki izan da lizitazio prozesura aurkeztu den enpresa bakarra. Maiatzaren 30ean sortu zen Higertoki, hau da, salerosketa baino hiru aste lehenago. Bilboko superportuan egoitza duen Esergi Inversiones (Avia gasolindegiak) enpresaren eskutik jaio da enpresa berria, eta horrek ere zalantza eragiten du. Izan ere, zaila da ulertzea hidrokarburo holding batek merkatuko balioaren oso gainetik dagoen lur eremu kutsatu bat erosi, deskontaminazioaren kostua ordaindu, eta bertan outlet saltoki multzo bat eraiki nahi izatea. Udalarentzat, “aukera” Hondarribiko udal gobernuarentzat Zaldunborda estrategikoa da. Txomin Sagarzazu alkateak berak Hitzari esan dionez, «guk dakigula ez dago lege arazorik eremuarekin». Alkateak onartu du Hondarribiak jarduera ekonomikoa sustatzeko aukera gutxi dituela, eta Zaldunborda gutxi horietako bat da: «Arau orokorretan Hondarribiak jarduera ekonomikoetarako baimendua duen lur kopurua txikia denez, eginkizun horretarako lur publikoari lehentasuna ematea axola handikoa da». Une honetan nekazal-lurzoru gisa arautua dago Zaldunborda, baina lantzen ari diren HAPOan jarduera ekonomikoetarako kalifikazioa jarri diote: «HAPOaren prozesuan jarduera ekonomikoetarako egokia dela aitortuta dago —adierazi du alkateak—, eta gainera, aspaldi kutsatutako zatiak badituenez, garbitze lan horiek egitea beharrezkoa du. Beraz, gure asmo nagusia lur eremu horretarako Hondarribian jarduera ekonomikoen bidez enplegua sustatzea da, eta eremuaren jabeak kutsatutako zatiak garbitzea». Halaber, udal gobernuaren arabera, ez dago arazorik birkalifikazioarekin aurrera jarraitzeko. Abotsanitz oposizioko taldearen ustez, aldiz, gauzak ez daude hain garbi. Igor Enparan bozeramaileak Zaldunborda behin-behinekoz HAPOtik kentzeko eskatu dio udal gobernuari: «Oinarrizko zalantza juridiko bat dago gai honen gainean, atera dezagun HAPOtik Zaldunborda, onartu dezagun beste guztia, galdetu diezaiogun berriro EAELAB-i, eta erantzunaren arabera sar dezagun berriro HAPOan, batzordeak zehaztutako izaerarekin». Horrekin bezainbeste edo gehiago, lurraren salerosketarekin kexu azaldu da Abotsanitz: «Erosketa prozesuan ez dugu justu bezala ulertzen Txinzerri erostea lur eremu bat, non ia milioi erdi bateko etekina ematen diogun, eta deskontaminazioaren kostua gainetik kentzen diogun. Azkenean, Hondarribiko Udala lau milioi eta erdiko etekina ari zaio ematen». Lizitazio prozesua bera ere legez kontrakoa den susmoa du Enparanek, eta aurrera eramanez gero, herritarrentzako kaltea handia izango litzatekeela deritzo: «Hondarribia Lantzenek Higertokiri egin nahi dion salmenta gauzatuz gero, nulo deklaratzeko aukera asko daudela esan digute, baina kasu horretan ja ezingo lioke Txinzerri itzuli. Lur hori deskontaminatu beharko litzateke, 3,5 milioiko gastua Hondarribia Lantzenek hartuko luke, eta lizitadoreari kalte-ordaina eman beharko litzaioke, salmenta modu ezegokian egin delako. Gainera, udalak ezingo luke ezer egin lurzoru horrekin, Jaurlaritzaren eta aldundiaren hirigintza planak aldatzen ez diren bitartean». Eragina Gipuzkoa osoan Zaldunbordako outlet village proiektuak 40.000 metro koadroko saltoki multzoa aurreikusten du, puntako marken 100 saltoki inguru. Hori horrela, Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteak biltzen dituen Dendartean elkartea oso kezkatuta azaldu da egitasmoaren aurrean. «Eragin oso negatiboa izango luke, ez bakarrik Bidasoa eskualdean, baita Gipuzkoa osoan ere», adierazi du Amador Viteri elkarteko presidenteak.
Igor Enparan (Abotsanitz): “Erosketa prozesuan ez dugu justu bezala ulertzen Txinzerri erostea lur eremu bat, non ia milioi erdi bateko etekina ematen diogun, eta deskontaminazioaren kostua gainetik kentzen diogun”
Lizitazio prozesua irekita dagoenez, Sagarzazu alkateak ez du baloratu nahi izan proiektua: «Ez daukat publikoki baloratzerik espedientea lizitazio prozesuan dagoen bitartean. Une honetan Hondarribia Lantzeneko administrazio kontseilukideok osatzen dugun kontratazio mahaiak prozesuko hiru gutunazalak ireki eta dagozkien txosten teknikoak aztertu eta gero, proposamena egin behar dio batzar nagusiari, honek bozka dezan».
Zaldunborda Txinzer

Zaldunborda deskontaminatzeko kostua 3,5 milioi euroan kalkulatu dute, BEZa aparte

Dendartean elkartearentzat, baina, proiektuak ez du zentzurik, Europak aspalditik baztertu dituelako hirien kanpoaldeko merkataritza guneak. Batetik, enplegua kaltetzen dutela dio: «Europan eginiko ikerketa guztiak bat datoz esaterakoan eredu hauek sortzen duten enpleguaren bikoitza deuseztatzen dutela. Gainera, enplegu prekarioa sustatzen dute eta konpetentzia desleiala eragiten dute, zentro horiek ez dutelako gure lan hitzarmena ezartzen, estatukoa baizik». Eta bestetik, hirien garapenerako kaltegarriak direla uste du Gipuzkoako merkatarien presidenteak: «Hirietako inbertsioak uxatzen dituzte, eta hirien basamortutzea eragiten dute, interes orokorraren kontrako hirigintza da». Merkatariei eragiten dien beldurraz gain, proiektua Europak eta Jaurlaritzak zehaztutako lerro estrategikoen kontrakoa dela deritzo Dendarteaneko presidenteak: «Hamar urtez aztertzen aritu diren eta iaz onartu zuten Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendurako Plangintzak esaten du merkataritza guneak hirien barnean sortu behar direla. Europako lurralde agendek gauza bera diote, hirigintza eta lurralde paradigma berria, hirigunearen berrurbanizazio, birmoldaketa eta birsorkuntzan oinarritu behar dela, eta ez hiri kanpoaldean. Sindikatuak, talde ekologistak, kontsumitzaileen elkarteak… Ez da guk esaten dugun zerbait, guztiz kontrastatua dagoen zerbait baizik». Jaizkibel-Aiako Harria korridorean Ingurumenaren aldetik, outlet denda multzoaren proiektuak eragin handia izango luke, Zaldunborda Jaizkibel mendiaren magalean dagoelako. Horrek Bidasoaldeko Lagunak plataforma ekologistan biltzen diren eragileengan kezka piztu du. Pilar Barquin plataformako kideak uste du «landazabal baten paisaiaren suntsitzea» ekarriko lukeela proiektuak, eta horrek Natura 2000 sareak babesten duen eremua arriskuan jarri lezake: «Jaizkibel eta Aiako Harria lotzen dituen korridore ekologikoaren barruan kokatzen da. Horregatik, Jaizkibel arriskuan dago, Aiako Harriarekin lotuta egon behar delako, eta landazabalak berebiziko garrantzia duelako horretan. Hau guztia galduko litzateke, eta atzeraezina litzateke, interes ekonomiko partikularren mesederako».
Amador Viteri (Dendartean): “Europan eginiko ikerketa guztiak bat datoz esaterakoan eredu hauek sortzen duten enpleguaren bikoitza deuseztatzen dutela”
Bere ustez, outlet village delakoa mugikortasun aldetik ere «astakeria» da, herritik urrutien dagoen muturrean egingo litzatekeelako: «Horrek auto trafikoaren hazkundea ekarriko luke, mila autorentzako aparkalekua, gasolindegi bat… Zentzugabekeria da. Hiriak modu konpaktuan handitu behar dira. Europak eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako eta udalek bete beharreko estrategia guztien kontrakoa da Zaldunborda». Abotsanitzeko Enparan bat dator merkatarien eta ekologisten iritziarekin: «Aintzakotzat hartzen ditugu, ez dugu hiri eredu hori ulertzen. Gainera, Hondarribiak industria du faltan, arlo horretan behar du garapen ekonomikoa, ez merkataritzan. Baina horrez gain, kalte ekonomikoak oso handiak izan daitezke udalarentzat eta hondarribiarrentzat». Prozesua geldiaraztea eskatzeko zer egin aztertzen ari direla gaineratu du. «Eragileekin kontaktuan gaude eta inguruko udalekin harremanetan jarri nahi dugu, planteamendua ezagutu dezaten, ingurumen eta merkataritza aldetik Oarso Bidasoko udalerri guztiak kaltetuak izango direla uste baitugu». Eta auzitara jotzea ez du baztertzen, «legez kontrako zerbait egiten ari badira, eta herritarren interesak

Hogei urte luzez kontrolik gabeko hondakindegi

Zaldunborda Txinzer

Lurra deskontaminatzea garestia dela argudiatu izan du Txinzerrek aginduak ez betetzeko

Hondarribia Lantzenek Higertoki SLren eskaintza onartuko balu, Txinzerrek ez luke Zaldunborda deskontaminatu beharko, eta esku aldaketan lau milioi euroko etekina izango luke
Hondarribiko Udalak 2016ko ekainean erosi zion Zaldunborda Txinzerri, Hondarribia Lantzen sozietatearen bitartez. Txinzerrek, bere aldetik, 2003ko urtarrilean eskuratu zuen Zaldunborda, jabe partikular bati erosita. Ordurako kutsatuta zegoen eremua, 1993tik legez kanpoko hondakindegi bezala erabiltzen baitzen, batez ere obretako materialak uzten ziren bertan, inolako kontrolik gabe. Bitan behintzat (1997an eta 1999an) Jaurlaritzak Hondarribiko Udalari agindu zion hondakindegia ixteko, baina ez zen neurririk hartu. Biometanizazio planta eraikitzeko erosi zuen Txinzerrek Zaldunborda, eta 2004an aurkeztu zuten hondakinak tratatzeko plantaren proiektua. Kontrako mobilizazio handiak izan ziren eta, batez ere horren ondorioz, errauste plantaren proiektua bertan behera geratu zen. Gerora, Zaldunborda hondakindegi bezala erabiltzen jarraitu du Txinzerrek. Erakundearen beraren txostenetan azaltzen denez, berun, antimonio eta benzoapireno kontzentrazio altuak daude eremuan. Halaber, azken urteetan Eusko Jaurlaritzak hondakindegia zigilatzeko eskatu du, baina Txinzerrek muzin egin dio eskakizunari, proiektua garestiegia zelako. Lau milioi euroko etekina Hondarribiko Udalaren eta erakunde publikoaren arteko akordioaren arabera, 3.579.041 euro behar dira lurzoruko deskontaminazio lanak burutzeko, BEZa aparte. Hondarribia Lantzenek lurzorua Higertokiri salduko balio, enpresak ordaindu beharko luke diru hori. Salmenta bi urtean gauzatzen ez bada, Zaldunborda Txinzerren eskuetara itzuliko litzateke eta Hondarribia Lantzenek jarritako dirua atzera jasoko luke. Baina, Hondarribiko Udalak Higertokiren eskaintza onartuko balu, Zaldunbordako lur kutsatuez libratuko litzateke Txinzer, eta operazioan 4.866.123 euro jasoko lituzke, lurzoruak balio duena baino lau milioi euro gehiago. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak 789.586 eurotan erosi zuen lurzorua 2003an.

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Hiriko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
urtarrila 2021
  • urtarrila 2021
  • abendua 2020
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • abuztua 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • abuztua 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       

Azken 30 egunetako irakurrienak

1

Errepresaliatuen itxaropenari, herri bultzada

2021/01/09
Hondarribia,Irun
2

«Legez kanpokotzat» jo ditu Abotsanitzek Muliate eremuko hainbat duplex

2021/01/14
Hondarribia
3

Asteburuan COVID-19agatik 61 positibo Bidasoan, eta Labiren neurri gehiago

2021/01/11
Hondarribia,Irun

Zozketak

ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA

Eskaintzak

SANTIMAMINEKO KOBA

Gure berri

Jarri paretan HITZAren 2019ko egutegia

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Cookie Politika

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.