
Gipuzkoako Txapelketan ez du finalerdietara pasatzerik izan; Oiarpeko hainbat pilotari sailkatu dira Zizurkilgo Pilota Txapelketako finala irabazi du Ekain Etxeberria pilotari oiartzuarrak Haur Mailan, Lazkaoko Zubizarretarekin batera, Azpeitiko bikote...

Ereintza Eskubaloiak lehenengo itzuliko azken partida dauka etzi, Torrelavegaren kontra Galtzarabordako kiroldegian. Partidarekin lotuta, ekimen bat martxan jarri du Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera, eta horrenbestez, partida ikusteko sarrerak diruarekin beharrean elikagaiekin ordaindu beharko dira. Ohiko sarrerak 5 euro balio du, eta horren truke galtzen ez den hiru kilo elikagai entregatu beharko dira. Biltzen dituzten elikagai guztiak Elikagaien Bankuari emango dizkiote, gero berak Gipuzkoan zehar banatu ditzan behar gehiena daukatenen artean, “are gehiago Gabonak hain gertu dauden honetan”, azaldu du Francisco Barros Ereintzako kideak. Jose Manuel Pineda Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteordearen arabera, galkorrak ez diren elikagaiak komeni da entregatzea: arroza, pasta, lekaleak… Era berean, Ereintzako abonatuak zein errenteriar guztiak animatu dituzte elkartasun keinu hori egitera, baita partidara ez doazenak ere. 18:45etik aurrera egongo dira elikagaiak biltzen kiroldegian. Partida 19:30ean hasiko da.

Asteburuan Ordizian zein Anoetan jokatu dute Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa, eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeak bi brontzeko domina lortu ditu: Jose Cazorlak jauzi hirukoitzean, eta emakumeen taldeak 4×100 erreleboan. Ordizian lortu zut...