Landare Gipuzkoako pala txapeldun

Errenteria-Oreretako Landare elkarteko Richard eta Rubenek Gipuzkoako pala txapelketa irabazi dute lehenengo mailan. Finalean Gazteleku taldeko I. Altuna eta A. Rekalde izan dituzte aurrez aurre, eta erraz gailendu dira errenteriarrak: 32-45. Final aurrekoan Real Sociedadeko D. Arozena eta K.Zabalaren kontra neurtu zituzten indarrak, eta orduan ere ia hamar puntuko aldearekin nagusitu ziren: 36-45. Errenteria-Oreretako taldeen pilotako gainontzeko partidei dagokienez, guztiak positiboak izan dira. Gomazko paletako bai lehen eta baita hirugarren mailako partidak ere irabazi dituzte. Lehenengo mailan, Batzokiko (I.Otegi eta F.Santamaria) 25-12 gailendu zaio Loiolatarrari, eta hirugarren mailan, berriz, 25-22 Alde Zaharrari 1-i. Eskuz binaka ere aritu dira asteburuan Errenteria-Oreretako taldeak, eta nagusien bigarren mailan EPLEko I. Jauregi eta A.Aranburu 22-10 irabazi dute Zestoaren kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.