Etzira arte entregatu ahal izango dira elikagaiak Langaitzen

Elikagaien bilketaLangaitzeko DBHko ikasleak elikagaiak biltzen ari dira Don Bosco ondoan daukaten egoitzak gero horiek Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emateko. Hilaren hasieran hasi ziren biltzen eta etzira arte egongo dira kaxak jarrita, eta dagoeneko bostetik gora bete dituzte. Pasta, lekaleak, arroza eta antzeko elikagaiak eramateko aholkatu dute, azkar iraungitzen ez direnak. 2. mailako ikasleak arduratzen ari dira bilketaz, eta hiru geletako ikasleekin zazpi talde osatu dituzte. Bakoitzak ardura bat dauka: prentsari informazioa igortzea, kaxak biltzea, kartelak egitea, gutunen bidez gurasoei ekimenaren berri ematea, beste mailakoei informazioa ematea, gaiaren gaineko informazioa biltzea eta webgunea elikatzea.  Asteazkenean bertan elikagaien bankuko kamioi batek eramango ditu elikagai guztiak. Orain arte ikasleek eurek ekarri dituztela elikagaiak jakinarazi dute, baina herritar guztiak animatu dituzte pauso hori ematera. Krisia gogor jotzen ari dela esan dute, eta hainbat familientzat beharrezkoak direla elikagai horiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.