Odola emateko zita bihar eta etzi
Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak odola emateko deialdia egin du bihar (asteartea) eta etziko (asteazkena), Errenteria-Oreretan. Ohi bezala, Reina aretoan egingo dute asteartean, eta hurrengo egunean Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ordutegi bera edukiko dute 18:30etik 20:30era.
Gazteak animatu dituzte batik bat ekintza hori egin dezaten, “adina dela eta, utzi behar beharrean gaudenoi erreleboa egiteko”.