Batelak izango dira larunbatean Oiartzun ibaian
Hibaika arraun elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako estropada egingo dute larunbatean, 13:00etatik aurrera, Oiartzun ibaian. Zumardiko zubitik hasita, Iztieta pasealekuaren bukaeraraino erlojuaren kontra ariko dira, batelariak. Oarsoaldeko arraun elkarteetako hamarnaka ontzi bertan izango dira, maila guztietakoak. Tartean, Hibaikakoak izango dira, eta horrenbestez, errenteriarrak herriko taldea animatzera irtetera animatu dituzte arraun elkarteko kideek.
Ligako azken aurreko estropada izango da. Ondoren, Gipuzkoako Txapelketaren txanda iritsiko da, San Pedron, apirilaren 13 eta 14an.