Kirol instalazioetako langileek protestak hasiko dituzte
Kirol instalazio publikoetako hitzarmena berritzeko mobilizazioak hasiko dituzte Gipuzkoako kirol instalazioetako langileek, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta. Hala, asteazkenean, hilak 20, kirol zentroen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte, eta ostiralean, hilak 22, herrietako udaletxeen parean.
Joan den urteko abenduaren 1n bukatu zen lan hitzarmenaren indarraldia. Sindikatuek jakinarazi dutenez, “ezinezkoa” izan da aurrerapausoak ematea, eta negoziazioa “bertan behera” geratu da, “patronalak azaroaren 4an ospatu behar zen negoziazio bilerara ez azaltzea” erabaki zuelako.
Sindikatuek gogorarazi dutenez, Gipuzkoako Udalek azpikontratatuko sektorea da, eta zentzu horretan, beraiek ikusten dituzte “hitzarmen kolektiboaren aplikazioa eta subrogaziorako eskubidea” bermatzeko arduradun.
Ultraktibitate legala amaitzeko bidean delako hasiko dituzte mobilizazioak, eta abendutik aurrera egoerak berdin jarraituz gero, mobilizazioak “gogortu” egingo dituztela ohartarazi dute.